Denek irabazi?

Bai Horixe ·

'Navarra Suma'ko Esparza guztiz ikusi euforiko ikusi nuen, dena egina baleuka bezala

FEutbol-partidan, konparazioak balio baleza, ikusi dituzue inoiz bi ekipoak irabazten? Politikan, bai, denek irabazten dute. Hala gertatu zen igandean. Behintzat, irabazi balute bezala ospatu zuten, «Hundidas Podemos»ek izan ezik, gaur goizean Xabier Lapitzek ('En Jake') eta beste batzuek deitu dioten eran. Galdera sinplea da: zer zeukan Casadok ospatzeko, kasik inon ez baitu irabazi, eta gobernutxo batzuk lortzeko Europako partidurik ultraeskuindarrenarekin egin beharko baititu paktuak, horrek esan nahi duenarekin? Potzierto, ultraeskuinaren presidenteak esan du ez duela ametituko: ez irainik, ez etiketarik. Nik ez dut irainduko. Irakurleoi eskainiko dizuet aukera gogoeta egiteko, eta 'ultraeskuinak' esan nahi duen guztia (adiera, konnotazio, errealitate...) pentsatzeko. Bestalde, apirilaren 27ko botoen erdiak galdu eta, hala ere, irabazi egin omen du.

Publicidad

Riverak zer dauka ospatzeko, kanpainan aldarrikatu zituen helburuen erdiak ere, eta inportanteena, Casadoren alderdiari sorpassoa egitea, ez baitu lortu? Izan gaitezen onestuak! Madrillen Carmenak eta Gabilondok irabazi dituzte hauteskundeak; Bartzelonan, Maragallek; Europakoak, PSOEk. Euskal Autonomia Erkidegoan, PNV-EAJk; Nafarroan, 'Navarra Suma'k, eta abar. Otegi ere atzo oihuka ikusi genuen, eta ondo iruditzen zait ospatzea, baina ez ezer askorik irabazi duelako: udaletxe batzuk, eta ez da gutxiestekoa; hortik Otegiren euforira, ordea, saltako handia dago.

Orain paktuak etorriko dira. Oso legitimoak dira. Dena den, adierazle moduan ipinita, Casadok azkenaldian ultraeskuinagatik esaten dituenak esanda, sabela behar da orain horiekin paktuak egiteko! Marra gorriak beharrezkoak dira, bestela etika minimo baten sustraiak hankaz gora jartzen dira, eta urte askoko lorpenak: sanitatean, hezkuntzan, dependentzian, genero-indarkerian, askatasunean... joan litezke pikutara.

Orain eman diezaiogun errepasoa Nafarroari. 'Navarra Suma'ko (ez dira molestatu ere egin izena euskaratzen) Esparza guztiz euforiko ikusi nuen, dena egina baleuka bezala. Aizue, beste tokietarako paktuek balio badute, honako ere balio beharko lukete. Korapilo handiegietan sartu gabe, PSNk lor lezake presidentzia, nahi badu, EH Bilduren beharrik gabe ere. Inork ez luke ulertuko Madrillen eskuinak kendu eta Nafarroan eskuinari entregatzea. Azkenik, justizia ez da berdina denentzat: ezker erradikalaren konsigna batzuei espedientea irekitzen zaie, eta ultraeskuinekoei ez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad