Joan den maiatzaren 12an, 'Cagancho' zutabea plazaratu nuen hementxe. Iragarri berria zuten aurtengo Bertsolari Txapelketa eta hitz esperantzagarriaz jaso zuen egunkari honek albistea: «Belaunaldi berri bati irekiko dizkio ateak irailean hasiko den Txapelketa Nagusiak».
Publicidad
Hitz horiek ekarri zidaten gogora Antonio Arrue euskaltzain asteasuarrak idatzia 1965eko urtarrilaren 8an 'La Voz de España' egunkarian, Basarri bertsolariarekin eztabaida sutsuan. Orduan, gaur baino sutsuagoak izaten ziren eztabaidak.
Antonio Arruek pasadizo bat baliatu zuen idatzian. Bi torero zituen protagonista, biak XX. mendearen azken aldean hilak. Bata, Cagancho, ijito andaluza –Joaquín Rodríguez, berezko izen-deituraz–; bestea, Domingo Ortega gaztelaua. Egun batean, hor galdetu diote Caganchori: ea zer iritzi zuen Domingo Ortegaz. Eta andaluzak di-da erantzun: «De Despeñaperros para arriba no se torea: se trabaja».
Arruek ez zuen askorik behar izan pasadizoaren urak bere errotara ekar- tzeko. Alegia, horixe berbera gertatzen dela bertsolariekin ere. Batzuek 'toreatu' egiten dutela; eta beste batzuek, 'lan besterik ez'. Eta bertsotan 'toreatzea' zer den azaltzeko, orduko lau bertsolari aipatu zituen: Uztapide, Lazkao Txiki, Mattin eta Narbarte. Nabarmen ikusi omen zen orduantxe ere, urtarrilaren 1ean, Donostiako Anoeta Frontoian amaitu berri zen Bertsolari Txapelketan.
Joan den maiatzean, ondo etorri zi- tzaizkidan Caganchoren hitzak, bertsolariak pixka bat zirikatzeko. «Gehiegi eskatzea ote da lau bertsolari torero azal daitezela aurtengo txapelketan? Niri kontuak ateratzen zaizkit» idatzi nuen, nire hitz haietan sinestu nahirik. Baina banekien ia ezinezkoa eskatzen ari nintzela.
Publicidad
Azken batean, langileak saritzen ditu bertsolari-txapelketak. Eta ez bakarrik bertsolari-txapelketak. Qatarren ere, etxerako bidea hartu behar izan zuten Brasilgo Caganchoek, futbolzaleon amorragarri.
Bertsolaritzaren erakusleihoa omen da Bertsolari Txapelketa. Berez, hala beharko luke izan. Baina, benetako orduan, gehiago erakutsi ohi du bertsolaritzaren lan-alderdia, alderdi jostalaria baino, bertsozale askotxoren kezkagarri.
Publicidad
Datorren igandean amaituko da Bertsolari Txapelketa. Bertsozaleok antolatua dugu eguna, ahalik eta gehien gozatzeko bertsoak, ahalik eta zuzenen, ahalik eta bitarteko guztiak saihestuz, Cagancho guztiak festa-lagun.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión