Edonork ematen dio amore, tarteka, mundua bitan banatzeko tentaldiari. Agian batzuek tarteka baino maizago, baina gauza da banaketa horrek erraztu egiten duela munduari buruzko dugun ikuspuntua. Zuri ala beltz, ñabardurarik gabe.
Publicidad
Azalaren kolorea da banaketa horien abiapuntuetako bat. Zuriak esaten diegu azala zuri ez dugunoi. Egunero ikusten dut neure aurpegia ispiluan, eta ez da zuria inondik ere. Baina modu horretan azpimarratzen dugu azalaren kolorea baino haratago doan zatiketa. Alde batetik zuriok, bestetik beltzak, horiak, beltzaranak…
Dirua da beste neurri bat: aberatsak eta pobreak, horrela banatzen da mundua pertsonen eta herrialdeei dagokienez. Baina aberatsik aberatsenentzat lerro hauek irakurtzen dituen edonor da pobrea eta benetan pobreak direnentzat etxebizitza baten jabe izanik egunero jateko haina duena aberatsa da. Egia esan, azken banaketa hau azalaren kolorearena baino gutxiago aipatzen da egunotan, klase soziala aipatzea ez baitago gaur ondo ikusia.
Askorentzat, pertsonak eta are alderdi politikoak bitan banatzen dira: abertzaleak eta ez-abertzaleak. Gu gara benetako abertzaleak, zuek erdizkakoak, entzuten da. Edo esaten dute guztiok garela, ezinbestean, abertzale, hori bai, aberri desberdinekoak, euskal abertzaleak eta abertzale espainolistak.
Hizkuntza da gure mundutxoa, bitan banatzeko beste irizpide bat. Euskaldunak eta erdaldunak. Gaur egun oso gutxi dira gure artean euskaldun elebakarrak. Erdaldun elebakarrak, berriz, ugariak. Banaketa horretan, ordea, ñabardura ugari dago, euskara ulertzeko gauza diren erdaldunak, euskara ikasten ari direnak, euskararen kontra daudenak, elebitasunaren kontra daudenak.
Publicidad
Zahar eta gazte da beste banaketa bat. Kasu honetan, jendartearen gehiengoarentzat, gazte=on, zahar=txar. Gazteak zurien pareko, zaharrok beltzen antzeko. Eta tartean gutxienez gazte itxura izan nahi duen multzo zabal bat eta zahartu dela onartu nahi ez duten zaharrak.
Egunkari honetako orrialde osoa bete dezaket banaketa sinple horiekin: gizonak eta emakumeok, atzerakoiak eta aurrerakoiak, jakintsuak eta ezjakinak, bertakoak eta kanpotarrak, erlijiodunak eta agnostikoak, denbora faltan ala sobran dutenak…
Publicidad
Ezin ukatu mundua sinpleago dela horrela ikusita. Errealitateak, ordea, beste zerbait erakusten du. Egon badaude beltz aberatsak, euskal abertzale erdaldunak, zuri pobreak, emakume matxistak, euskaldunberri zaharrak…
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión