Jolasteko leku polita da Abaraxka ludoteka. GOIZARIN

Zabalik da 2022-23 ikasturteko matrikulazio epea Abaraxka Udal Ludotekan

GOIZARIN

Martes, 4 de octubre 2022, 00:03

Abaraxka ludotekak ate irekiak eta izen-ematea martxan jarri berri du. Hiru zerbitzu eskainiko ditu aurten ere Abaraxka ludotekak: Familia eremua; ludoteka eta Abaraxka Ibiltaria.

Publicidad

Familia Eremua 0-5 adin tarteko haurrei eta haien familiei eskaintzen zaien zerbitzua da. Astelehenero, 16:30etik 19:30era izango da. Zerbitzu hau aurkezteko guraso bilera urriaren 10ean, astelehena, izango da arratsaldeko 17:00etan Abaraxka ludotekan, Kontzejupe plazan. Familia Eremuaren ate irekiak urriko astelehen guztietan izango da (urriaren 31 salbuespena izango da), arratsaldeko 16:30etik 19:30era.

Ludoteka zerbitzua

Ludoteka zerbitzua, berriz, 6-12 adin tarteko haurrei eskainiko da asteartetik ostiralera, arratsaldero, 16:30etik 19:30era. Honi buruzko haurren bilera urriaren 11n, asteartea, izango da 17:00etan, ludotekan. Ate irekiak urriko lehenengo bi asteetan izango dira: urriaren 4tik 15era (10ean izan ezik).

Azkenik, larunbatetan Abaraxka ibiltaria ere izango da aurtengo ikasturtean. Lehenengo saioa bihar, urriak 1, izango da, arratsaldeko 16:30ean ludotekan bertan. Egun horretan Abaraxkaren ikasturte hasiera ospatuko dute, irekiera festarekin. Abaraxka ibiltarian parte hartzeko ez da izenik eman behar aurrez.

Matrikulazio epea

Abaraxkan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeko nahitaezkoa izango da izena ematea, nahiz eta dohainik diren Udalak eskaintzen dituen zerbitzu hauek. Ludotekan izena emateko nahitaezkoa da haurraren argazki bat eramatea eta Familia Eremuaren kasuan, zerbitzua erabiliko duten guztiena eraman beharko da.

Publicidad

Horretarako urriaren 3tik aurrera Abaraxka ludotekan izango da aukera, ate irekiak diren bitartean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad