Herriko mendizaleak Vallibiernako tontorrean. GOIZARIN
Oiartzun

Primeran ibili dira herriko mendizaleak Piriniotan, Vallibierna tontorrean

GOIZARIN

Miércoles, 21 de septiembre 2022, 22:56

Vallibierna (3.067 m) tontorrera igo ziren pasa den igandean Girizia mendi taldeko lagunak. Larunbatean, autobusez Vielhara joan ziren. Behin Arango haranaren hiriburuan zeudela, handik oinez abiatu ziren, Pont de Salenquesen barrena, 2.425 metrora dagoen Cap de Llauset mendiko aterpera. Bost orduz ibili ondoren, atseden hartu zuten eta hurrengo egunean Pirinioetako tontorra (Vallibierna, 3.067 m) zapaldu zuten mendizale oiartzuarrek. Tontorraz gozatu ostean, aterpera jaitsi ziren lehenik, eta autobusera ondoren. Oiartzuna ederki iritsi ziren, gero. «Primeran ibili gara», adierazi du Itziar Iñarra mendi taldeko arduradunak. «Eguraldi bikaina lagun, tontorraz asko gozatu dugu, baita bertako panoramikaz ere», gaineratu du.

Publicidad

Dagoeneko urriko irteera prestatzen hasi dira herriko mendi taldean. «Ezkabako ihesaldia omentzeko laugarren etapa egiteko asmoa dugu Giriziako lagunok», aurreratu du Iñarrak. «Sorogainetik Urepel bitarteko 9,5 kilometroko etapa hain zuzen». Maiatzean utzitako tokian abiatuko dira eta GR225 jarraituko dute, Xalbador bertsolariaren herrian amaitzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad