Bizilagun berriak Udaleko zinegotziekin eta Joana Mendiburu alkatearekin. Oiartzungo Udala
Oiartzun

«Ongi etorri gure herrira!»

Bizilagun berriei harrera egin die Oiartzungo Udalak eta herriak Arizmendieneako lorategian egindako ekitaldi batean

Elena Viñas

Oiartzun

Sábado, 25 de octubre 2025, 18:28

366 bizilagun berri ditu aurten Oiartzunek eta horiei harrera egiteko harrera saioa antolatu dute Udalak eta Abaraxka ludotekak. Igandean egin zuten herrian ongi etorriak direla adierazteko ekitaldi xumea, Arizmendiko lorategietan.

Publicidad

Aurtengoa «bereziki hunkigarria» izan dela azpimarratu du Olaia Lasa Ongizate zinegotziak. Izan ere, urtero etorri berriren batek hitza hartu izan du, baina aurtengoan askok kontatu nahi izan dute haien esperientzia eta herrira etortzeko arrazoiak. «Hitza hartu zuten guztiek ekimen polita dela esan zuten eta oso eskertuak agertu ziren antolatzeagatik. Bizipen politak eta egoera oso latzak ezagutzeko aukera ere izan genuen, eta aukera zoragarria izan genuen elkar ezagutu eta herria saretzen jarraitzeko». Musika goxoz lagunduta egin zuten ekitaldia eta amaieran hamaiketakoa eta Ekuadorreko txokolatea dastatzeko aukera izan zuten.

Aiako Harria Gaztelumendi eta Olaia Lasa zinegotziak pozik agertu dira goizak eman zuenarekin eta Harrera Astearen baitan antolatu dituzten gainontzeko ekintzek ere piztu duten interesarekin. Izan ere, osteguneko zine saioak 91 ikusle izan zituen eta ostiraleko arrazakeriaren inguruko mahai-ingurura 68 pertsona hurbildu ziren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad