Oiartzun
Olatz Salvadorrek kontzertua eskainiko du larunbat honetan Landetxe Kultur AretoanOlatz Salvador euskal eszenaren izen handienetakoa da. Hirugarren bakarkako lana aurkeztuko du Olatz Salvador musikariak larunbatean Landetxe Kultur Aretoan. 'Zainak eman' albumean soinu organikoak eta elektronikoak ezin hobeto konbinatu ditu. 22:00etan izango da kontzertua (ate irekiera 21:30ean) eta sarrerak salgai daude sarrerak.oiartzun.eus helbidean, 12 euroan (egunean bertan 15 euroan salduko dira leihatilan).
Publicidad
Txikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Musikariz osatutako familia bateko kide, haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Gerora, bere formakuntzarekin jarraitu eta harmonia, ahots teknika eta baxu elektrikoa ikasi zituen. 20 urte zituela Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. Lau urte beranduago, bere bakarkako proiektuari hasiera eman zion, 'Zintzilik' izeneko lana izan zen lehena 2018. urtean eta hiru urte beranduago 'Aho uhal' izenekoa aurkeztu zuen. Hirugarren lana ondu du orain.
Beste kontzertu bat
Azarorako bigarren kontzertu bat ere antolatu du Oiartzungo Udalak. Hilaren 15ean Izaki Garbenak taldea arituko da Landetxe Kultur Aretoan, 21:30ean. Emanaldi honetarako sarrerak ere salgai daude helbide berean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión