OKEko bi talde nagusien garaipena asteburuan
GOIZARIN
Miércoles, 28 de septiembre 2022, 00:12
Asteburu bikaina Oiartzungo Kirol Elkartearentzat: Ohorezko Erregional taldeak 2-0 hartu zuen mendean Elgoibar taldea, Karla Lekuona zelaian; emakumezkoen talde nagusiak, berriz, 2-3 irabazi zuen Logroñosen aurka, partida iraulita.
Publicidad
Edu Marketen taldeak erdiz-erdi asmatu zuen larunbat arratsaldean, Elgoibarren aurkako neurketan. Marketen jokalariak oso ongi atera ziren partidara eta lehen minututik hasita nagusi izan ziren. Aukera asko huts egin bazuten ere, 30 minutuan lortu zuten aurretik jartzea, Aranbururen golari esker. Bigarren zatian etorri zen etxekoen bigarrena Eizmendiren golarekin.
Honako hamaikakoa zelairatu zuen Marketek Karla Lekuona zelaian: Muguruza, Urko (Irazoki), Iraola, Eñaut Fernandez, Mitxelena, Aranburu, Leonet (Pagola), Etxabe, Aitzuri (Lapazaran), Eizmendi (Vargas) eta Korta (Estefano).
Hiru puntu batuta, oiartzuarrak bigarren koskan daude orain, 7 puntu batuta. Heldu den asteburuan Mutriku izango da haien aurkari. Kostaldeko taldea hamalaugarren koskan dago hiru punturekin.
Emakumezkoen garaipena
Ez zen partida xamurra izan Iñigo Celaren jokalarientzat. Errioxako jokalariak baino hobeto hasi ziren jokoan, bai baloiaren jabetzarekin baita aukeren aldetik ere. Edonola ere, defentsa lanetan segurtasun gabe zegoen OKEko taldea. Gauzak horrela, atsedenaldirako 0-2 galtzen jarri zen.
Bigarren zatian, ordea, sendoago ekin zion jokoari defentsa lanetan eta nagusitasun hori partida iraultzeko baliatu zuen, Ixiarren (2) eta Lizasoren golei esker. Amaieran, hiru puntuak etxerako.
Honako hamaikakoa zelairatu zuen Celak Prado Viejo zelaian: Castilla, Jone, Mireia, Maider (Lide, 52. minutuan), Sara R. (Leire, 52. minutuan), Irastorza, Rebeca, Sara O. (Miren, 52. minutuan), Ixiar, Nahia eta Lizaso.
Publicidad
Lau punturekin, emakumezkoen talde nagusia 9. koskaraino igo da. Heldu den asteburuan Karla Lekuona zelaian jokatuko du Berriozarren aurka. Nafarrak sailkapeneko azken koskan daude punturik batu gabe oraindik.
Beste emaitzak
Gorengoen mailan, Ostadar-OKE 4-2; Nazional Gazteak mailan, Getxo-OKE 4-0; Ohorezko Kadete mailan, Trintxerpe-OKE 2-3; Kadeteak A, OKE-Trintxerpe 7-0; Kadeteak B, San Marcial-OKE 1-1; Ohorezko Haurren mailan, OKE-Lengokoak 1-0; Haur Txiki mailan, Hondarribi-OKE 3-2; Areto futbolean, OKE-Tolosala 2-1; Euskal Liga Nesken mailan, OKE-Basauri 1-5; Jubenil Preferente mailan, OKE-Mundarro 0-0; Gazteak B, Behobia-OKE 2-1; Lurralde mailan, OKE-Dunboa 2-5.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión