Oiartzungo lehenengo plan feminista onartu da
Ekaineko udalbatzarrean landutako gai guztiak ahobatez onartu ziren
EGIAR
Viernes, 1 de julio 2022, 00:05
Ekaineko ohiko udalbatzarra izan zen atzo eta landu ziren puntu guztiak ahobatez onartu zituzten EH Bilduko Gobernu Taldeak eta EAJk. Oiartzungo Berdintasun Plana (Oiartzungo I. Plan Feminista) onartu zen. 2024 urtera arteko iraupena izango du. Planaren ezaugarri garrantzitsu bat bere izaera transbertsala da. Genero ikuspegia Udaleko sail guztietan txertatuko da, pixkanaka proiektu guztietan lan egiteko modua eraldatuz: hirigintzan, kulturan, ongizatean, kirolean, etxez etxeko zerbitzuan, udaltzaingoan... Eragile desberdinekin elkarlanetik eta mugimendu feministarekin lankidetzan estuan, herrira begirako politika feministak martxan jartzeko ekimenak ere jasotzen ditu planak.
Publicidad
Olga Leibar feminismo zinegotziak azaldu zuenez, «berdintasuna lortzeko bidean pausu garrantzitsuak eman ditu orain arte Udalak: berdintasun saila sortu eta indartzea eta herriko diagnostikoa egitea, besteak beste. Lehenengo plan feminista hau aurrerapauso garrantzitsua da, izan ere plana estrategikoa da, egungo egoera jasotzen du, helburuak finkatzen ditu eta etorkizun hurbilean landu beharrezkoak zehazten dut, bide-orri sendo bat eskainiaz Udalari barne zein kanpo lanetarako. Udalaren jarduna eta herria eraldatzeko tresna izango da».
'Geuretik sortuak'
Udalak, 2021ean, Udalbiltza Partzuergoarekin lankidetza hitzarmena sinatzea erabaki zuen 'Geuretik sortuak' kultur ekimena gauzatu ahal izateko. Egitasmoari esker, Euskal Herriko 23 kultur sortzailek haien lanak gauzatu dituzte hiru disziplinetan (literatura, antzerkia eta zinemagintza) eta Oiartzunen sortzaile guztien lanak ikusi eta bost obra antzeztu dira.
2022an Udalak emanaldi bat gehiago egitea erabaki duenez, hasierako hitzarmenean jasotako ekarpenari 2.730 euro gehitzea erabaki zen, ahobatez
Ibargain musika eskola
Eskolak eskaintzen duen zerbitzua herri onurarako dela ikusirik, 2019an Udala eta Ibargain Musika Eskolak sinatutako hitzarmena aldatzea erabaki zuten: 4 urtetik 8 urte bitarteko lehen aldiz izena eman duten ikasleen laguntza osoa izango da (doakotasuna) eta mantenu gastuetarako ikasturtero 15.000 euro emango zaizkio.
Xanistebanak
Apirileko batzarrean herriko festetan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 50.000 euroko diru laguntza onartu ziren. Herriko elkarte eta eragileek maiatzaren 1etik 31ra beraien eskaerak egiteko epea izan zuten. Hogeita hiru jaso dira eta atzoko bilkuran diru laguntzaren banaketa onartu zuten. Ekaineko protokolo gastua 1.136,20 euro izan dira, bazkari eta luntxetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión