Jende andana izan zen herriko tontorretan. G.E.
Oiartzun

Oiartzungo hainbat gailur argiztatu zituen Pirinioetako Bideak

Gure Eskuk antolatuta, egun osoan zehar izan ziren ekintzak

EGIAR

Martes, 5 de julio 2022, 00:04

Gure Esku erabakitzeko eskubidearen eta eskubide zibil eta politikoen defentsa sustatzeko dinamikak eta Kataluniako hainbat eragilek elkarlanean antolatutako mendi argiztapen handia izan zen joan den larunbatean. Guztira Pirinioetako 300 mendi baino gehiago argiztatu zituzten. Horien artean, Oiartzungo Bianditz, Errenga eta Aiako Harriko gailurrak ere irudi bikainak utzi zituzten, jende asko bertaratu baitzen.

Publicidad

Hala ere, tontorren argiztapena ez zen eguneko ekintza bakarra izan. Izan ere, Gure Eskuk egun osorako egitaraua prestatu zuen. Eguerdiko 12:00etan musikaz eta dantzaz betetako kalejira izan zen Beheko plazako biribilgunetik hasi eta Doneztebe plazaraino. Haurtzaro ikastolako zein Elizalde institutuko dantza-taldeak, Oidultz taldeko musikariak eta Kataluniako L'arborc herriko Bastoner-ak eta Banyeres del Penedes herriko drac-ak izan ziren bertan. Festa giro bikaina izan zen.

Arratsaldean, berriz, Altzibarren izan ziren goizeko musika eta dantzak. 19:00etan herritarrak autobusetara igo ziren eta behin Bianditzeko lepora iritsita, Bianditz eta Errenga mendietara jo zuten. 22:00ak aldera argiztatu zituzten gailurrak. Herritik bertatik bikain ikus zitezkeen argiak mendian, Aiako Harrian izan ezik, argiztapenak iraun zuen denbora ia gehienean laino batek estalita egon baitzen.

Argiztapena amaitu zenean, bertaratutakoak berriro ere autobusetan sartu eta Altzibar auzora itzuli ziren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad