Oiartzun

Irudi historikoak digitalizatu dituzte Mikel eta Gexan Mendizabal eta Oarsoaldearen arteko lankidetzari esker

Oarso Telebistako artxiboak berreskuratu dituzte eta laster Oarsoaldeko lau udalen eskura egongo dira

Elena Viñas

Oiartzun

Jueves, 18 de septiembre 2025, 20:07

Oarsoaldeko historia eta memoria berreskuratzeko bidean aurrerapauso garrantzitsua eman da: Oarso Telebistaren ikus-entzunezko funts historikoa digitalizatu dute eskualdeko udalek, Oarsoaldea Garapen Agen-tziak eta Mikel Mendizabal herritarrak gordeta zuen funtsa baliatuz. Lan hori Mikel eta Gexan Mendizabal aita-semeen lagun-tzarekin burutu da eta era horretara, eskualdeko ikus-entzunezko ondare aberats bat babestea eta etorkizunerako iraunaraztea lortu da.

Publicidad

Oarso Telebista eskualdeko euskarazko telebista kate bat izan zen, urte luzez eskualdeko herrietako egunerokotasuna, kultura ekitaldiak eta gizarte mugimenduak jaso zituena. Izaera komunitarioa eta tokiko telebista proiektua izan zen, euskararen sustapenarekin lotutako bideetan murgilduta. Denborak aurrera egin ahala, material horren zati handi bat formatu analogikoetan geratu zen eta galtzeko arriskuan zegoen.

Mikel Mendizabalek, irakasle, bikoizle eta memoria historikoaren sustatzaile gisa ezaguna den oiartzuarrak, urteetan zehar artxibo hori zaindu du bere eskuetan. Bere hitzetan, «memoria kolektiboa ez bada gordetzen eta partekatzen, desagertzeko arriskuan dago».

400 zintatik gora

Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntza tekniko eta logistikoarekin, orain artxibo horiek formato digitalean berreskuratu dira (400 zintatik gora, minutu mordoxka), eta ondare hori Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalen eskura jartzeko bidean daude, etorkizuneko belaunaldiek ere Oarsoaldeko historia ikusi eta ezagutu dezaten. «Tokiko hizkuntza eta memoriaren ikuspuntutik egindako lanak garran-tzi handia du», adierazi dute Oarsoaldea Agentziatik.

Mikel Mendizabal donostiarra da jaiotzez baina Oiartzunen bizi da aspaldidanik; irakasle, bikoizle, sortzaile eta memoria historikoaren sustatzaile gisa lan egin du urte luzez. Elbira Zipitriaren ikasle izana, pedagogia berritzaileak garatu zituen ikastolan, eta dozenaka film eta dokumental euskaraz bikoiztu ditu.

Publicidad

Azken urteotan, Oarsoaldeko memoria historikoa berreskura-tzeko dokumentalak egin ditu, eta eskualdeko artxibo ikus-en-tzunezkoen zaintza eta digitalizazioan ere «lan handia» egin du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad