Europako txapelketarako prest Ekain Jimenez eta Beñat Garaiar
EGIAR
Martes, 12 de julio 2022, 00:02
Datorren asteburuan Sangalhosko (Portugal) Center Sangalhos belodroam ospatuko den Europako pistako txirrindularitzako txapelketetan parte hartuko du Ekain Jimenez Elizondo oiartzuar gazteak. Hain zuzen, gizonezkoen 23 urtez azpikoen mailako lasterketan izango da Jimenez, Espainiako selekzioaren ordezkaritzapean, Francesc Bennassar, Marc Terrasa, Iker Bonillo, Jaime Romero, Marcel Pallares eta Alberto Perezekin batera.
Publicidad
Hala ere, ez da Sangalhosen lehiatuko den oiartzuar bakarra izango, Beñat Garaiar Pikabea txirrindulari juniorra ere bertan izango baita. Espainiako selekzioarekin lehiatuko da Garaiar ere, gizonezkoen junior mailan, Mario Anguela, Alvaro Navas, Unai Diez, Urko Vidal eta Jose Segurarekin.
Madrilen egon da orain arte Ekain Jimenez, Europako txapelketak buru-belarri prestatzen. Junior mailan emaitza bikainak lortzen hasi, eta egundaino palmaresa puzten jarraitu du abiadurako txirrindulari oiartzuarrak, etengabeko lan, esfortzu eta entrenamenduei esker batez ere. Besteak beste, 21 garaipen lortu ditu Espainia mailan eta hainbat errekor haustea ere lortu du. Horrez gain, 5. postua erdietsi zuen Italian jokatutako azken Europako txapelketan edota zilarrezko domina jantzi zuen Hong Kongen ospatu zen Munduko Kopan.
Jimenezek pasio handiz bizi du txirrindularitza. Ikusi besterik ez dago. Uztailaren 15ean, 16an eta 17an Portugalen lehiatu ondoren, zuzenean Valentziara joango da, Espainiako Selekzioak dituen entrenamendu-instalazioetara, abuztuan Munichen (Alemania) ospatuko diren Elite mailako Europako txapelketetarako prest egoteko. Bertara ere puntu-puntuan iritsi nahiko luke. 2024an Parisen ospatuko diren Olinpiar Jokoetan egotea du amets Ekain Jimenezek, eta gogor saiatuko da horretarako.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión