Oiartzun
Aurtengo Kirol Saria, Joxemari MitxelenarentzatJoxemari Mitxelena Axeia-rentzat izango da X. Kirol Saria. Pilotari moduan lehenbizi eta entrenatzaile eta epaile bezala ondoren, bere ibilbide luzean kirol honi emandako guztia nabarmendu nahi izan du UKABek, herriko kirol elkarteetako ordezkariak eta Udala biltzen dituen Kirol Aholku Batzordeak. 37 proposamen ezberdin jaso dira aurten eta hautagai guztien artean aukeratu dute Mitxelena saritzea.
Publicidad
Hilaren 31n jasoko du oroigarria, Udalak, herriko kirol klubek eta oiartzuarrek Landetxe Kultur Aretoan egingo dioten omenaldian. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan izango da. Hala jakinarazi dute Udalak prentsa-ohar baten bidez
Bizitza guztia pilotari emana
Pilotaren bueltan alor ezberdinetan ibili da beti Mitxelena. Pilotari bezala zenbait urtetan Gipuzkoako txapeldun izan zen, baita ezker paretan eta trinketean ere.
Oiartzunen sortu diren pilota talde ezberdinetan ibili da: Lartaunen lehenengo (1974tik 1992ra), Oiarpen ondoren (2004tik 2010era) eta Txosten azkenik, 2010etik aurrera.
Entrenatzaile lanetan aritzeaz gain, hautatzaile bezala Pilotako Euskal Selekzioarekin hainbat lorpen ditu. Besteak beste, 2017an Kolonbian jokatutako munduko txapelketan txapeldun izan zen neskekin eta 2023 Alziran jokatutako munduko txapelketan txapeldun neskekin eta txapeldunorde mutilekin.
Euskal herriko eta Gipuzkoako txapelketak antolatzen aritu da urteetan zehar. Epaile lanetan ere ibiltzen da urtero 80 partidu baino gehiagotan. Azken urteetan, Txostekin joko zuzenak berreskuratzen aritu da. Gaur egun, Euskadiko Euskal Pilota federazioko presidentea da eta gure herriko izena hamaika txokotara zabaldu du.
Publicidad
Bere pilotaren inguruko jakintza herriarekin elkarbanatu nahi izan du beti liburuak idatziz zein telebista programetan. Oiartzun herria eta pilotaren sustapena lau haizetara zabaldu ditu eta bere hitzetan Euskal Herriko plazarik onena Oiartzungo Beheko Plaza da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión