Urrezko ezkontzetako bizipen ahaztezinak
Koldo Mitxelena BHI institutuaren 50. urteurrena ospatu zen duela bi urte eta horri buruz liburu bat argitaratu dute
Bi urte bete dira orain Koldo Mitxelena institutuak urrezko ezteiak bete zituenetik eta hori, egunero bizitzen ez denez, irakasleek eta ikastetxeko zuzendaritzak erabaki dute bizitako bizipenak, horietako asko ahaztezinak, liburu batean islatzea. 'Etorkizuna ereiten' lelopean, 2021-22 ikasturtean mota guztietako ekitaldiak egin ziren, hala nola erakusketak eta ekitaldi instituzionalak, kontzertuak eta bestelako jarduera ludikoak. «Ikasturte oso bat 50. urteurrena ospatzen pasa ondoren, zuzendaritza taldea eta bere kolaboratzaileak ilusio handiarekin lanean hasi ziren egindako guztia jasota gera zedin», adierazi du Arantxa Igartuak Koldo Mitxelenako zuzendariak.
Publicidad
50. urteurreneko balorazio bat egiteko bildu zirenean, amaiera bikaina emateko modurik onena liburu batean laburtzea zela erabaki zuten. «Iraganaren inguruko hausnarketak eginez, orainaldiaren begirada aztertuz eta etorkizuna antzematen jardun eta gero, ezinbestekoa egiten zitzaigun lanketa honen laburpena liburu batean jasotzea». Istorio asko biltzen dira bertan. «50 urte hauetan makina bat bizipen gertatu dira institutuan. Liburuan hauetako batzuk jasotzen dira. Ez dira guztiak noski, baino 50 urte hauetan ikastetxetik pasatako generazio guztienak bai. Baita ere, 50 urte horietan gizartean egon ziren aldaketa nagusiak eta hezkuntzan islatu zirenak jaso nahi izan ditugu», azaldu du.
Liburua «Koldo Mitxelena familiaren eskura jarriko da. Irakurtzean, norberak bere burua bertan kokatzea eta bertan dagoen argazki eta testu bildumarekin disfrutatzea espero dugu», aitortu du eskerrak emanez. «Ez genuke bukatu nahi esan gabe plazer bat izan dela, lan handia izan bada ere, guzti honen parte izatea. Hasieratik gure helburu nagusia esperientzia hau ikasturte horretan egindako jardueretan parte hartu zutenekin eta baita ere herriarekin partekatzea izan da eta horrela jasotzea espero dugu», erantsi du.
«Ikasi eta hazi»
Bizitakoaren erreferentzia izateko asmoz, «etorkizuneko belaunaldiek memoria idatzi bat izango dute Koldo Mitxelena familia honen historiatik ikasi eta hazten jarraitu ahal izateko». Liburu honekin borobiltzen dute 50. urteurrena eta beraien desioa «beste 50 urte betetzea da». 2022ko martxoan, institutuaren historia idazten lagundu duten pertsona guztiak omendu zituzten Lekuona Fabrikan. Eszenen artean etapa desberdinetako irakasle eta ikasleek parte hartu zuten, eta ballet-dantza batekin osatu zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión