Ostiralean aurkeztuko dute Kilometroetako abestia

Izen bereko kantuaren letra Jon Maia bertsolariak idatzi du eta musika Janus Lester taldeko kideek sortu dute

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 1 de mayo 2023, 15:21

Ostiral honetan, maiatzak 5, aurkeztuko du Ibarrako Uzturpe ikastolaren lekukoa jasoz Orereta Ikastolak 2023an 'Erriola' lelopean antolatu duten Kilometroetako abestia. Izen bereko kantuaren letra Jon Maia bertsolariak idatzi du eta musika Janus Lester taldeko kideek sortu dute.

Publicidad

Janus Lester taldeak 2022an aurkeztu zuen lehen diskoa, 'Ez gaitzala loak hartu', bederatzi kantuz osatua bizitzako zuri-beltzak, baina batez ere tarteko grisak, «egunerokotasunean bizi ditugun sentimenduak islatzeko, A eta B aldeak eta baita tartean gehienetan dauden ate birakari horiek ere», hedabide honi emandako elkarrizketan esan bezala.

2023koa Errenterian antolatuko den hirugarren Kilometroak festa izango da, 1984an eta 1999an antolatu zirenen ostean. Gainera, 'Erriola' lelopean izango den honek Orereta Ikastolaren 60. urteurrenarekin bat egingo du.

Larunbatean sortzaileak protagonista

'Erriola' abestiaren aurkezpena ez da aste honetarako aurreikusitako berri bakarra. Izan ere, larunbatean '12 orduz Erriolan' ekimen «parte-hartzailea» izango da Errenteria goizeko 11:00etatik hasita gaueko 23:00ak arte Agirre Lehendakaria plazan herriko sortzaileei agertokia eskaintzeko asmoz. Hala, pintura, musika, dantza, zenbait narrazio, antzerkia edo malabareak izango dira diziplina arteko zein adin arteko aniztasuna irudikatzeko.

Urte osoan zehar barreiatutako egitaraua urriaren 1ean amaituko da egun oso ospakizunarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad