Kilometroak 2023 | 'Erriola'

Orereta Ikastolaren jaiak badu bideoklipa

Jon Maiaren hitzekin eta Janus Lester taldearen musikarekin egindako 'Erriola' kantua du oinarri ikus-entzunezkoak

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 1 de septiembre 2023, 12:00

Komunitatea, euskara eta errelatoaren bidezko aitortza ardatz izan eta izango ditu Orereta Ikastolak 2023an antolatutako Kilometroak jaiak. 'Erriola' lelopean izan dira ekimen guztiak eta izenpe berean aurkeztu dute ostiral honetan bideoklipa.

Publicidad

Duela aste batzuk aurkeztu zen Kilometroak 2023ko jaiaren soinu banda, Jon Maiaren hitzekin eta Janus Lester taldearen musikarekin egindako 'Erriola' kantua. Bien arteko elkarlana «erraza eta oparoa» izan zen Jokin Pinatxok, taldeko abeslariak, azaldu zuenez. «Lehen ideia bidali zidanetik niri abestia nahiko azkar atera zitzaidan. Konexioa azkarra izan zen eta oso gustura aritu naiz». Haiekin izan dira prozesuan Mattin Arbelaitz (bateria), Garazi Esnaola (teklatuak), Ane Bastida (baxua), Javier Etxarri (gitarra), Julen Suarez (tronpeta) eta Andoni Arriola (tronboia).

Arena Comunicación ekoiztetxeak grabatutako bideoklipean, Janus Lester taldeko Jokin Pinatxorekin batera, Oreretako Ikastolako ikasle, langile, guraso eta aitona-amonak ageri dira Vanesa Castañok sortutako koreografia dantzatzen; Kukai Dantzak ere parte hartu du bideokliperako propio sortutako dantza moldaketarekin. Taldekideek, bandaren estiloari fidel, doinu melodiko iradokitzaileak eta dantzagarriak uztartu zituzten kantuan eta honetarako bideoklipean filosofia bera mantendu da.

2023koa Errenterian antolatuko den hirugarren Kilometroak festa izango da, 1984an eta 1999an antolatu zirenen ostean. Gainera, 'Erriola' lelopean izango den honek Orereta Ikastolaren 60. urteurrenarekin bat egingo du. Urte osoan zehar barreiatutako egitaraua urriaren 1ean amaituko da egun oso ospakizunarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad