Errenteria
Niessen Kulturguneak Gazte mailako Aurresku Txapelketa Nagusia hartuko duHilaren 25ean, A (2014-2016) eta B (2011-2013) kategorietako dantzariak ariko dira. Gipuzkoar erara jokatuko dute denek
Datozen maiatzaren 18an eta 25ean, Gazte Mailako VI. Aurresku Txapelketa Nagusia ospatuko da, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak, Sustraiak Dantza Taldeak, Legazpiko Udalak Erein Elkarteak antolatuta, eta Errenteriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Errenterian, Niessen Kulturguneak hartuko du Gazte mailako VI. Aurresku Txapelketa Nagusia bigarren larunbatean.
Publicidad
Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko Estibaliz Iturria, Erein Elkarteko Mikel Olaskoaga eta Juantxo Mayak, Legazpiko Sustraiak Dantza Taldeko Jon Dorronsorok eta Maite Gartzia Kultura zinegotzia ere aletu zituzten atzo Lekuonan txapelketaren nondik norakoak. «Aurten seigarren liga bateratua izango da, hau da, sexu banaketarik ez da izango. Aurretik, nesken liga bat egiten zen eta mutilen beste liga bat. 2018-19 ikasturtetik aurrera, banaketa soilik adinaren arabera izan da», berretsi zuten Olaskoaga eta Maya. Hala ere, aurresku liga 90. hamarkadatik antolatu dute helburu zehatz batzuekin. Haurrek txikitatik, Gipuzkoako dantzen urratsen teknika landu eta ezagutzea. Bestetik, dantza talde nagusietara iristerakoan, gazteek duten mailari eta esperientziari dantza taldeak indartzea», gehitu zuten. Bi helburuak «ezin hobeto lortzen ari direla uste dugu, eta horregatik jarraitzen dugu liga antolatzen. Helburuak mantendu badira ere, urte hauetan aldaketa eta berrikuntzak txertatu dituztela ere jarri zuten nabarmen».
17 udalerritako ordezkariak
Aurten hamazazpi udalerritako 70 neska-mutil aritu direla ligan zehaztu zuen Iturriak, «gehienak gipuzkoarrak, baina tartean bi nafar ere izan ditugu. izan ere, gipuzkoar erara dantzatzea da eskatzen zaiena». Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Andoian, Areso, Asteasu, Astigarraga, Elgoibar, Errenteria-Orereta, Legazpi, Lezo, Lizartza, Oiartzun, Pasaia, Tolosa eta Zizurkilgo dantzariak aritu dira txartel bila.
Larunbateko Legazpiko txapelketan 14 dantzari ariko dira. Betronio Handia, Aurkez aurke, eta Xamurra kontrapasa dantzatu beharko dituzte. Errenterian, aldiz, 24 dantzari ariko dira, hamabina bi kategorietan. A Kategoriakoek Ormatxulo eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta B kategoriakoek berriz, Hondarribi handia eta Legazpi Zortzikoa. Bi larunbateko irabazleei buruzagi makila eta garaikurra emango dizkiote, eta bigarrenetik seigarrenera artekoei, berriz, garaikurra. Gainontzeko dantzariek oroigarria jasoko dute. Erregulartasuna saritu asmoz, saila bakoi-tzeko liga irabazleak trofeoa jasoko du. A sailean Lur Lacasta lezoarrak, B sailean June Aguado (Amasa-Villabona) eta D sailean Jurgi Errandonea andoaindarrak. Errenteriako Udal Txistulari taldea arduratuko da musika jar-tzeaz txapelketan, eta saioa amaitu eta epaimahaikideen ebazpena heldu artean, berriz, Herri arte Eskolako dantza ikasleek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión