Entzun 'Erriola', 2023ko Kilometroetako kanta
Jon Maiak egin du letra eta Janus Lester taldeak jarri dio musika
DV
Viernes, 5 de mayo 2023, 12:40
Jon Maiaren hitzekin eta Janus Lester taldearen musikaren, heldu da Kilometroak 2023ko jaiaren soinu banda. Urte osoko egitasmoaren leloaren, 'Erriola', izen berarekin, larunbat honetan Errenterian egingo den '12 orduz Erriolan' jaialdian joko dute lehen aldiz zuzenean Agirre Lehendakaria plazan, 21:30ean.
Publicidad
Bien arteko elkarlana «erraza eta oparoa» izan da Jokin Pinatxok, taldeko abeslariak, azaldu duenez. «Lehen ideia bidali zidanetik niri abestia nahiko azkar atera zitzaidan. Konexioa azkarra izan zen eta oso gustura aritu naiz». Harekin izan dira prozesuan Mattin Arbelaitz (bateria), Garazi Esnaola (teklatuak), Ane Bastida (baxua), Javier Etxarri (gitarra), Julen Suarez (tronpeta) eta Andoni Arriola (tronboia).
Taldekideek, bandaren estiloari fidel, doinu melodiko iradokitzaileak eta dantzagarriak uztartu dituzte, urriaren 1eko festarako motorrak berotzen hasteko kantu ezin aproposagoa osatuz. «Beti izan naiz nahiko pertsona melodikoa eta garbi nuen abestietan melodiak izango zuela garrantzia handiena, bai nire ahotsean eta baita bandan ere; izan ere, zazpi pertsonako banda gara eta bakoitzak izango zituen lineatan ere eman nahi nien garrantzia handia. Erriola abestian nahiko nabarmena da melodiak duela pisua, bai nik abesten dudanean bai zati instrumentaletan ere», adierazi du Pinatxok.
2023koa Errenterian antolatuko den hirugarren Kilometroak festa izango da, 1984an eta 1999an antolatu zirenen ostean. Gainera, 'Erriola' lelopean izango den honek Orereta Ikastolaren 60. urteurrenarekin bat egingo du.
Larunbatean sortzaileak protagonista
'Erriola' abestiaren aurkezpena ez da aste honetarako aurreikusitako berri bakarra. Izan ere, larunbatean '12 orduz Erriolan' ekimen «parte-hartzailea» izango da Errenteria goizeko 11:00etatik hasita gaueko 23:00ak arte Agirre Lehendakaria plazan herriko sortzaileei agertokia eskaintzeko asmoz. Hala, pintura, musika, dantza, zenbait narrazio, antzerkia edo malabareak izango dira diziplina arteko zein adin arteko aniztasuna irudikatzeko.
Publicidad
Urte osoan zehar barreiatutako egitaraua urriaren 1ean amaituko da egun oso ospakizunarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión