Telleri-Aldeko ikasleek atzo ospatu zuten Santa Ageda bezpera. I. CASTAÑO
Errenteria

Ereintza Elkarteko taldeak Errenteria alaituko du gaur Santa Ageda bezperan

18:00etatik aurrera, ohiko kopla emanaldia eskainiko dute herriko hainbat tabernetan eta plazetan

Iker Castaño

Errenteria

Sábado, 4 de febrero 2023, 00:08

Euskal Herriko hainbat herrietan bezala, Santa Ageda bezpera den gaurko egun honetan, Ereintza Kultur Elkarteak ohiko kopla emanaldia eskainiko du Errenteriako hainbat taberna eta plazetan. Entzuleek kantatuko dituzten koplen eta tokien berri izan dezaten, ibilaldian, kantatuko dituzten gaiak, tokiak eta aurreikusitako ordutegia ezagutzera eman dute. Arratsaldeko 18:00etan Ereintzako egoitzan bildu ondoren, Xabier Olaskoaga plazara joko dute. Han Touring Kirol Elkarteari eskainiko diote lehen saioa bere mendeurrenangatik. Ondoren, Foru plazan, 18:50ean, Bertso Eskolako taldearekin batera, Joxepa Antoni bertsolaria oroituz, osatutako koplak eskainiko dituzte.

Publicidad

Jarraian, 19:05ean ohiko saioa egingo dute Leku Zaharra tabernan eta hortik Mikelazulora abiatuko dira, Jon Bagües herritarra eta Musikaste omenduz arituko dira. Esan beharra dago Bagüesek eginiko lanak gogoan hartuz, iaz Lekuona Saria errenteriarrari eskaini ziotela. Musikasteren etengabeko lana ere oso gogoan izango dute aurtengo kopletan. Aurreikusitako ibilbideari jarraituz, 19:40ean, Donosti Sagardotegira iritsiko dira, aurten 50. urteurrena egiten duela eta. Garrintzik, herriko abestaldeak, jasoko du guztien esker ona.

Jarraian, 20:00etan, Gamon jatetxean abestuko dute, gune honetan kantatzen duten lehen aldia izango da. Iluntzeko 20:25an, Paki Belardendaren aurrean, Santa Ageda abestalde honetan azken denboraldian joan direnak gogoan izango dira. Hala nola: Patxi Mitxelena, Joxe Juanbeltz, Joakin Olaskoaga eta Iñaki Goñi omenduko dituzte. 20:40ean, azkenaurreko saioa egingo dute Irrintzi tabernan. Azkenik, 21:00ak aldea, Kilometroak 2023 Errenterian ospatzen ari dela kontuan izanik, Bertso Eskolako taldearekin bat eginez, amaiera emango zaio aurtengo ekitaldiari udaletxeko arkupetan. Xabier Vesga izango da aurten ere taldearen zuzendaria, Doike musika taldea eta Ereintzako txistulariak laguntzaile izango dituelarik. Koplari gisa Jon Martin bertsolari oiartzuarra arituko da lehen aldiz. Aurtengo bertsoak Julian Albisturrek, Sabin Irastorzak eta Mikel Ugaldek prestatuak izan dira.

Beste aldetik, Telleri-Alde ikastetxeko ikasleek atzo ospatu zuten jaia. Arratsaldean herriko kaleetan zehar egon ziren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad