Agaotzen dagoen buzoia. Belauntzaran

600 gailurrak igo dituztenen bila

Euskal Mendizale Federazioak lehiaketa berria jarri du martxan eta hautagaitzak otsailaren 28ra arte aurkeztua ahal dira

Miércoles, 3 de diciembre 2025, 16:17

Euskal Mendizale Federazioak lehiaketa berria jarri du martxan. Ehun Mendien Lehiaketako katalogoan jasotako Euskal Herriko gailur guztiak igo dituzten mendizaleen bila dabiltza federaziokoak eta proposamenak jasotzeko zain. 2026ko otsailaren 28ra arte aurkeztu ahal dira hautagaitzak.

Publicidad

Gaur egungo katalogoak (2018ko edizioa) 597 gailur jasotzen ditu, baina mendizaleontzat bereziak diren beste hiru gailur gehitu dituzte zerrendara, zenbaki borobila osatzeko. Besteak beste: Auñamendi, Gurdieta eta Kanbilu.

Lehiaketa berria 2026an jarriko da ofizialki martxan, katalogo berrituan jasoko diren oinarri eta irizpideekin. Baina, hori baino lehen, EMFtik aitortza publikoa egin nahi diete dagoeneko katalogoa osatu duzuen mendizaleei, edo ia-ia osatua duzuenoi.

Beraz, Euskal Mendizale Federazioa«100 Mendiak Lehiaketa»ko katalogo berria prestatzen ari da. 2026an argitaratzea aurreikusten da, eta, bertan, mantenduko da ohiko lehiaketa, baina oraingoan, Euskal Herriko 600 gailur katalogatuak igotzea lortu duten mendizaleak saritzea.

Azken 5 urteetan gutxienez federatuta egon izana (2021–2025 edo 2022–2026) behar da euren burua edo ezagunen batena aurkezten duenak. 2018ko edizioan jasotako Euskal Herriko gailur guztiak igota izatea ere ezin bestekoa izango da. Mugikortasun murriztua duten mendizale beteranoen kasuan, katalogo zaharragoak onartuko dira eta egindakoa egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea: argazkiak, track-ak, mapak, koadernoak… Eta baita mendi taldeen testigantzak ere. Dokumentazioa posta elektronikoz bidali daiteke (vitoria@emf.eus) edo paperean entregatu Donostiako edo Gasteizko bulegoetan aurkezten ahal da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad