Ver fotos
Gure Eskola: Ikastola jasangarria, Axular Lizeoaren etorkizuneko aztarna
Naturan utziko dugun aztarna emozional zein ekologikoa ona izan dadin ikasle guztion konpromisoa behar dugu. Lehen urratsak egin ditugu eta gehiago egingo ditugu!
axular lizeoa
2. DBH
Miércoles, 3 de noviembre 2021
Zenbat baliabide natural behar dugu ikasleok gure egunerokotasuna bermatzeko? Axular Lizeoa ikastolako DBH 2. mailako ikasleok erronka honekin ekin diogu aurten ikasturteari. Gure ikastola, ohiturak, ikasle bezala ditugun beharrak, gure egunerokotasuna... Zer inpaktu dauka planetan gure etorkizunak?
Publicidad
Ikastolak bere eguneroko funtzionamenduan termino berri batez elikatzen dihardu azken urteetan: ekoadimena. Diseinu iraunkorrari, energia alternatiboei eta, oro har, bideragarritasunari buruzko kalitatezko esperientziak zabaltzeaz arduratu da. Aurten, adibidez, zentroko azken solairuan gaude, iturri berrietatik edaten duen solairuan. Gure hezkuntzaren eskakizun metodologiko eta teknologiko berrietara egokitzen den espazioa da.
Argia mugimendu sentsoreen arabera pizten eta itzaltzen da, ingurumenak ematen duen argiaren arabera autoerregulatzen da. Espazioa malgua da, paretak gardenak dira eta mugikorrak diren panelez osatzen dira. Horrez gain, Axular komunitatea sortzen laguntzen digun espazio komunak ditugu, talde lana bultzatzen dutenak.
Ingurumen-kontzientzia garatzen laguntzen digu ikastolak. Hain zuzen ere, gizartean hainbeste entzuten diren eta paper gainean ikasten ditugun hitz berrien adierak praktikan jartzen laguntzen digunak. Irakasleek ekoadimena sustatzearen aldeko apustua egiten dute egunerokotasunean eta horrek, gure etorkizuneko aztarnan izango duen garrantziaz ohartarazten laguntzen digu.
Naturan utziko dugun aztarna emozional zein ekologikoa ona izan dadin ikasle guztion konpromisoa behar dugu, hau da, egokitzapenez betetako etorkizun estrategiko baten planean murgiltzea. Lehen urratsak egin ditugu eta horregatik guretzat etorkizuneko aztarnarik onena #GEROA2030 plana dela badakigu. Bertan, ikastolak garapen iraunkorreko proiektu eta ideia asko izatea eskertzen dugu.
Publicidad
CO2ari K-0
Aire poluziorik gabeko ingurumena bultzatzeko, bizikleten mantenurako konpongailuak jarri dituzte aurten! Azken urteetan bizikletaz ikastolara etortzen diren ikasle kopurua handitu egin da. Hau dela eta, bizikletak aparkatzeko toki gehiago gaitu dute eta bizikleten mantenurako Alemaniatik ekarri dituzten baliabideak jarri dituzte ikasle zein irakasleei bizikletan ibiltzeko griña bultzatzeko asmoz eta noski, autoek eta auto pilaketek eragiten duten CO2 emisioak murrizteko asmoz.
Baliabide berri hauek hainbat erreminta dituzte, adibidez, gurpil puzgailua, bizikleta zintzilikatzeko barra eta torlojuak estutzeko zein askatzeko tresnak. Ikasturtean zehar bizikleten mekanikari bat ekarriko da ikastolara gelaz gela ikastaro batzuk emateko eta ikasleek bizikletei buruz jakintza praktiko gehiago eskaintzeko asmoz.
Publicidad
Azken pisuan argia mugimendu sentsoreen arabera pizten eta itzaltzen da, ingurumenak ematen duenaren arabera autoerregulatzen da
14 egunetan konpost bihurtzen da nahasketa eta ongarriekin nahasita, lorategi bertikaleko landareetara isurtzen da. 2019. urtetik egiten dugu.
Konposta eta lorategi bertikala
Dena adreiluz eratutako eraikuntzetan, berdeak diren espazioak berebiziko garrantzia dute. Gure ikastolan, malda deritzogun zelaia dugu. Bertan zuhaitzak, harriak, lokatza eta belarra aurki genitzake. Baina ez da nahikoa. Horregatik, baratza, konposta eta lorategi bertikala bezalako proiektuak gogoz babestu ditugu. Proiektu hauetan ikasleok parte hartzen dugunez, gogotsu egiten dugu lan naturaren alde. Ingurumenarekin harremanetan egoteak gure hezkuntza hobetzen duela sinesten dugu.
Konposta naturala 2019. urtetik egiten dugu, bere funtzioen artean lorategi bertikala mantentzea dago. Tamaina desberdinetako konpostak ditugu, ikastolan sortzen dugun hondakin organikoei irtenbide naturala emateko eta batez ere, gure hondakinei berrerabilpena emateko. Tamaina txikiko konpostak gizakiaren eskuhartzea behar du eta bertan, kafe kapsulen barruko osagaia, infusio poltsak, fruta etab. botatzen dira. 14 egunetan konpost bihurtzen da nahasketa eta ongarriekin nahasita, lorategi bertikaleko landareetara isurtzen da. Tamaina handiko konpostak, aldiz, 4-5 urte behar dute konpost bihurtzeko.
Publicidad
Hau guztia kontuan izanik, gure esku balego, ikastola bereizgarri berde batekin sarituko genuke, ingurumenarekiko dituen asmoak agerian utziko lituzkeen Eco-friendly etiketa. Hau bai dela #AxularStyle.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión