Plaza de Gipuzkoa

Kigaliko banderak

Martes, 23 de septiembre 2025, 12:20

Joan den igandean jokatu zen Kigalin (Ruandan) Txirrindularitzako Erlojupeko Munduko Txapelketa. Harrigarria izan zen Evenepoel Pogačar doblatzen ikustea, baina uste dut are harrigarriagoa egin zitzaidala ikuslez betetako kaleetan Palestinaren aldeko bandera bakar bat ere ez ikustea. Hain zuzen ere, duela aste gutxi Espainiako Itzulian gertatutakoaren ondoren, eta Donostiako Zinemaldian ikusten ari garen elkarretaratze eta protestekin.

Publicidad

Begira eta begira aritu nintzen, baina bandera bakar bat ere ez. Tira, parte hartzen zuten herrialdeen zenbait bandera kenduta, batez ere Belgikarenak, zeinaren kolonia izan baitzen Ruanda 1962ra arte. Gauza jakina da, bestalde, 1994an sekulako genozidioa izan zela bertan, eta, kalkuluen arabera, 500.000 eta 1.000.000 artean tutsi hil zituztela hutuek. Gatazka hori Ruandaren mugakide den Kongoko Errepublika Demokratikoraino hedatu zen, eta oraindik konpontzeke dago. Ruandatik ez oso urruti dauden Sudan eta Etiopian ere ehunka mila hildako eta milioika desplazatu izan dira. Europako Legebiltzarrak txapelketa Ruandan egitearen aurka bozkatu zuen otsailean, Goma hirian kaosa ereiten ari den M23 milizia Ruandaren babesa jasotzen ari delako.

Zer pentsa ematen du kontuak. Debekatu egin al zieten ruandarrei palestinar banderak ateratzea? Gatazka larriagoak eta hurbilagoak al dituzte? Gatazka bakarrarekin tematuegiak ote gabiltza hemen? Argi dago munduari begiratzeko modua asko alda daitekeela, munduaren zein aldetan bizi zaren arabera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad