Bertso saioak maiatzean itzuliko dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetara
Bakoitzean bina bertsolari arituko dira, eskualde berekoak eta belaunaldi ezberdinetakoak, eta guztira 25 bertsolari arituko dira
DV
Miércoles, 26 de abril 2023, 16:57
'Adin adin' ekimenaren zortzigarren edizioak 21 bertso saio eskainiko ditu maiatzaren 3tik 19ra arte Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan. Bakoitzean bina bertsolari arituko dira, eskualde berekoak eta belaunaldi ezberdinetakoak, eta guztira 25 bertsolari arituko dira.
Publicidad
Bertso saioak aurrez prestatzen dira egoitza bakoitzeko dinamizatzaile eta animatzaileen bidez egoiliarrekin, gogoko dituzten bertso zahar eta kantu herrikoiak ezagutzeko, eta horrela bertsolariak doazenerako parte hartzea errazago aktibatzeko.
Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lanku kultur zerbitzuak antolatu dute bertsolaritzaren ahozkotasunak duen potentziala «terapeutikoki zein ludikoki» adinekoen egoitzetara iris dadin. Hala, 17 udalerritako 21 egoitzetara iritsiko dira aurten bertso saioak, bertan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetzea eta bertsoen bidez beren gaitasuna sustatzea helburu hartuta
Azken urteetan ekimena izaten ari den harrera ona kontuan izanda, ekimena pixkanaka zabaltzen ari da eta gero eta gehiago dira parte hartzeko interesa duten egoitzak; esaterako, Matiak hiru saio babestuko ditu diruz aurtengo edizioan.
Horrela, bertso saioak izango dira Azkoitiko San Jose egoitzan (maiatzak 3), Tolosako Iurreamendi egoitzan (5), Zumaiako San Juan egoitzan (8), Zumarragako Argixao egoitzan (8), Lazkaoko Txindoki egoitzan (8), Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzan (9), Donostiako Elizaranen (9), Bergarako Mizpirualde egoitzan (9), Usurbilgo Matia Goxaran (10), Tolosako Uzturre egoitzan (10), Segurako San Juan egoitzan (10) eta Zumaiako Otezuri egoitzan (10).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión