Plaza de Gipuzkoa

Izan swiftie

Taylor Swiften fenomenoak argi utzi dit adinean aurrera noala, mundua eta globalizazioa gainetik pasatzen ari zaizkidala. Haren abestiren bat edo beste ezagutzen nuen, baina ez nuen uste fenomeno hori hainbesterakoa zenik, ezta fenomeno bat zenik ere, hitzaren adierarik zabalenean. Albisteak jarraitzeko ohitura dudanez, hor ohartu nintzen zerbait arraroa bazebilela airean, soneto hankamotzen bat edo. Zergatik agertzen da Swift hori egunero? Ba al du zerikusirik 'Gulliverren bidaiak'-eko idazlearekin eta Lilupteko biztanleekin? Ezagutzen dudan beste Swiftak hona-hara eramaten zuen David iratxoa, eta azeri bat zen. Atera kontuak…

Publicidad

Eta zenbat jende mugitzen duen Taylorrek… Pandemiak utzitako Stockholmeko sindromearen ondorioak izango dira, akaso. Pandemikoak eta kutsakorrak bihurtu garela. Entzun dudanez, ilaran sartu zain zegoen jendeak pixoihala zeraman jarrita, behar fisikoak gainean egiteko eta ilaratik segundo bakar batez ere ez aldentzeko. Eta ze salneurri, aizue. Taylor ez da herriko jaixetan kontratatzeko moduko abeslaria, Santiago Bernabeutik gorakoa baizik. Bejondeiola.

Buruan iltzatuta geratu zait, ordea, haren azken diskoaren izenburua: 'Poeta torturatuen departamentua'. Gustura asko hartuko genuke poetok halako departamentu bat, baina torturaturik gabe. Nahiko tristeak eta geure buruarekin aski zorrotzak bagara dagoeneko. Taylor, idatzi gutun hori. Izan gure musa. Hori bai litzatekeela benetako fenomenoa, Poesiaren Sailburutza edo Bertso Jaurlaritza.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad