Jon Ansotegi, Realeko egitura tekniko-taktikoko entrenatzailea. UNANUE

Jon Ansotegi: «Askotan euskaldunok ez dugu euskara ikasteko beharra sortu. Hortan erantzule gara»

Jon Ansotegi, Realeko egitura tekniko-taktikoko entrenatzailea ·

Euskaraldia, Reala, Eibar, hizkuntza ohiturak, Zubieta, Belarriprest eta Ahobizi. Konpromisoa eta autokritika. Honetaz guztiaz hitz egiten du berritxuarrak

Iker Marín

SAN SEBASTIÁN.

Domingo, 2 de diciembre 2018, 14:17

Ahobizi rola betetzen ari da Jon Ansotegi (Berriatua, 1982) Euskaraldian. Gustura ikusten zaio ekimen honekin nahiz eta etorkizunera begira, euskararen normalizazio lanean eta sustapenean, zenbait gogoeta interesgarri jartzen dituen mahai gainean. Autokritikoa ere bada euskaldunok gai honen inguruan bete dugun rolarekin.

Publicidad

Euskaraldiaz gain -«pertsona batek euskaraz aritzeko ahalegina egiteko balio izan badu, niretzat merezi izan du ekimen honek», dio-, Realak eta euskarak azken 15 urteetan izan duten loturaz mintzatzen da berritxuarra. Lehen talde txuri urdinean 226 partidu jokatu zituen, 12 gol sartuaz, eta iaztik dabil zelaian taldeak prestatzen. Pasa den urtean, gaztetxoekin eta bigarren taldean aritu zen, eta aurten Asier Garitanoren ondoan, lehen taldearekin egiten du lan. Klubeko egitura tekniko-taktikoko entrenatzaileak argi du «Reala eta euskara bat» direla.

-Zer da euskara zuretzat?

«Euskaraldiari esker norbaitek ahalegin txikia egin badu euskaraz aritzeko, merezi izan du»

-Nire hizkuntza da. Ama-hizkun-tza. Eremu guztiz euskaldun batean jaio eta hazi nintzen eta txiki-txikitatik nire bizitza euskaraz egin dut. Normaltasun osoz. Nire inguruko denak euskadunak ziren, familia, lagunak, kaleko eta eskolako giroa... dena. Guretzat euskara normaltasuna zen eta da herrian. Nire lehenbiziko 13-14 urteetan ez nuen apenas gaztelania entzun. Nire herria Lea-Artibai eskualdean dago eta bertan kanpoko jende gutxi zegoen. Etortzen zirenek euskara ikasteko aukera eduki zuten eta gure inguruan ezertarako ez genuen behar beste hizkuntzarik.

-Nerabe garaian SD Eibarrek fitxatu zintuen. Komunikatzeko modua aldatu behar izan zenuen?

-Bai, aldaketa handia izan zen nire-tzat. Nahiz eta gaztelania jakin, ikastolan ikasten genuelako eta telebistak ere bere eragina zuelako, ez nuen inolako erreztasunik hitz egiteko. Egia da han igarotako lehenengo hiruzpalau hilabeteetan sufritu egin nuela, deseroso sentitzen nintzen. Ez nuen ohitura hizkuntza horretan bizitzeko. Moldatu behar izan nintzen, talde barruan gaztelania zelako erabiltzen zen hizkuntza. Banituen kideak euskara zekitenak baina hizkuntza nagusia ez zen gurea.

-Eibarretik Barakaldora pasatu zinen eta bertatik Realera. Donostian zer aurkitu zenuen?

-Antzeko egoera aurkitu nuen hemen. Bai Sansen baita lehen taldean ere gehienek euskaraz zekiten. Hala ere, aldatu zena nire egoera izan zen. Eibarrera oso gazte joan nintzen gaztelaniaz oso gutxi hitz eginda eta, aldiz, Realera 20-21 urterekin heldu nintzen eta jada dominatzen nuen gaztelania.

Publicidad

-Eta Zubietan, beraz, nola aritzen zineten?

-Euskaldunekin, noski, euskaraz. Hala ere, normaltasun osoz bizi genuen arlo hori. Adibidez, Asier Illarramendirekin nola arituko nintzen? Ingeleses, frantsesez, gaztelaniaz? Ez. Gure ama-hizkuntza euskara da eta horrela aritzen ginen. Guztiekin ezin ginen euskaraz aritu, jende askok ez zekielako, baina gure artean, euskaldunen artean, bai.

«Eibarrera herritik iritsi nintzean, sufritu egin nuen. Ez neukan ohitura gaztelaniaz hitz egiteko»

-Partidatan euskaraz hitz egiten zenuten?

-Bai, bai, baina ez genuen erabiltzen gure aldeko arma bat bezala. Mikel Gonzalez, Mikel Labaka edo Iñigo Martinezekin asko jokatu nuen eta noski aritzen ginela euskaraz zelaian. Ez genuena egiten zen belarrira hitz egin arerioak ez jakiteko zertan ari ginen. Normal aritzen ginen, lasai, bagenekielako besteek ez zutela ezer ulertuko. Baina, beti normaltasunez eta gure komunikatzeko modua zelako.

Publicidad

-Jokalari bezala, Euskal Herritik kanpo etorritakoak ere bazeuden taldean. Interesa erakutsi zuten noizbait euskara ikasteko?

-Interesa eduki zutenak egon ziren, baina ikasi zuenik bat ere ez. Batzuek, egia esan, zenbait hitz ikasten zituzten, zenbakiak eta esaldi laburrak ere bai, baina gehiago ez. Zoritxarrez gure herrian bakarrik gaztelaniaz hitz eginda nahikoa duzu bizitzeko. Ez da beharrezkoa euskara jakitea eduki ditzakezun zenbait behar asetzeko. Adibidez, gose bazara edo hotz baduzu ez duzu euskara jakin behar janaria edo mantak lortzeko eta eskatzeko. Kanpotik etortzen den jendeak behar hori ez duenez, ez du behar gure hizkuntza jakitea, ez da derrigorrezkoa. Adibidez, nire herrian Senegaleko ume bat etortzen denean euskaraz azkar ikasten du. Zergatik? Baloia eska-tzeko euskara jakin behar duelako. Edo hotza duenean lagun bati berokia eskatzeko ere behar hori dauka, euskara ikastea. Ondo, erraz eta azkar ikasten dute. Hemen, aldiz, ez da hori gertatzen.

-Beraz, ikasteko hizkuntza zaila dela esaten dutenei zer esango zenieke?

-Nire ustez horrek ez du balio. Hizkuntza guztiak dira zailak ikasteko. Batez ere beharrik ez dagoenean, eta arlo honetan euskaldunok izan gara behar hori sortzeko gai izan ez garenak.

Publicidad

«Realaren hizkuntza euskara da. Garrantzi berezia ematen dio klubak gai honi»

-Euskaraldia, nola bizitzen ari zara?

- Esperimento honek balio badu momentu batean pertsona batek Euskal Herrian ahalegin txiki bat egiteko euskaraz aritzeko, niregatik merezi izan du ekimen hau martxan jar-tzeak, helburuak bete dira. Hori hasteko. Argi daukat ere ez dela erraza jendearen hizkuntza ohiturak alda-tzea, baina ondo dago ahaleginak egitea. Txaparen idea ere ondo iruditu zait. Ez da bakarrik arropan txapa jartzea, akzio horrek konpromisoa erakusten du. Ekimen interesgarria iruditu zait, batez ere, kaleko jendeak parte hartu duelako.

-Beti eskatzen diegu Belarriprestei lotsa alde batera uzteko eta beldurrak uxatzeko. Uste duzu Ahobizi direnek egiten dutena baino gehiago egin dezaketela euskararen normalizazioa sustatzeko?

- Gu, eta gure aurretik daudenak ere, arduradun zuzenak gara kanpotik etorri den jende horri euskara ikasteko behar hori ez diegulako sustatu. Askotan lagunekin zaudenean hitz egiten eta batek euskaraz ez dakinean, inkomodo sentitzen gara eta aldatu egiten dugu hizkuntzaz. Eta gero, egoera horretaz pentsa-tzen duzunean... ni egon behar naiz deseroso? Bera Donostian orain dela 20 urte bizi da eta berba egiteko modua guk aldatu behar dugu? Agian, ahalegindu da euskara ikasten eta kosta egiten zaio... baina askotan euskara ikasteko inolako ahalegina egin ez duenekin topatu naiz, nahiz eta gure artean bizi betidanik, eta nik aldatu behar izan dut nire hizkuntza. Horrek zer pentsatua ematen dit. Guk gure inkomodidade horregatik ez dugu ezer egin besteak euskara ikasteko beharra izateko. Askotan esaten dugu, 'horrek ez du ikasi', bai, hala da, baina nik lagundu diot ikasteko beharrik izan ez dezan. Kanpotik etorri direnei ez diegu euskara ikasteko beharra sortu. Euskaldun zaharrak horren eran-tzule gara.

Publicidad

-Gaur egun, Realeko egitura tekniko-taktikoko entrenatzailea zara, eta Asier Garitanorekin aritzen zara lanean bai zelaian baita bulegoan ere. Euskaraz?

-Noski. Asier Bergarakoa da eta euskaraz hitz egiteko modu antzekoa dugu nahiz eta gure herriak gertu ez egon. 25 urtez kanpoan egon da entrenatzen baina ez du inolako arazorik hizkuntzarekin, ondo molda-tzen gara.

-Realak, Gipuzkoako ikur bezala, zein garrantzi ematen dio euskarari eta bere sustapenari?

-Klubak garrantzi handia ematen diola uste dut. Gorabiden, arrobiko gaztetxoekin lan egiten duten eraikinean, presente dute egunero euskara eta Reala bat direla, eta Realaren hizkuntza euskara dela. Garrantzitsua da kanpotik datozenek jakitea hau leku desberdin bat dela, berezia. Erakutsi behar diegu kultura eta hizkuntza desberdin bat dugula. Beste adibide bat, Zaragozako jokalari bat fitxatzen badu Realak jakin behar du ez dela berdina hona etortzea edo Burgosera joatea. Jakin behar du zenbait ezaugarri berezi dituela talde honek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad