Trenaren ordez, autobusa Deba eta Zumaia artean
Tarte horretan lanak direla eta, abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean autobus zerbitzua jarriko du Euskotrenek
El Diario Vasco
Sábado, 27 de agosto 2016, 10:06
Lanak direla eta, tren zerbitzua etenda egongo da Deba eta Zumaia artean abuztuaren 29tik irailaren 7ra (biak barne). Hori dela eta, autobus bidezko garraio zerbitzua jarriko du Euskotrenek.
Publicidad
Eragindako trenak Deba-Zumaia tartetik abuztuaren 29tik irailaren 7ra bitartean noranzko bietan zirkulatuko duten trenak izango dira. Trenak Deba eta Atxuri artean eta Zumaia eta Donostia artean normaltasunez zirkulatuko dute. Autobusez garraio aldaketa zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:
Bilbo-Donostia trena: Bidaiariek Deban trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa, honek Zumaiaraino eramango ditu eta han berriro trena hartuko dute. Geralekua geltokiaren ondoan kokatuta egongo da.
Donostia-Bilbo trena: Garraio aldaketa Zumaian egingo da. Autobusak bidaiariak Debaraino eramango ditu berriro ere trena hartzeko. Zumaiako geralekua geltokiaren ondoan kokatuta egongo da.
Arroatik bidaiatu nahi dutenek autobus zerbitzua ere izango dute eta 634 EN-eko autobus geralekuan egongo da.
Ibilbideen garraio aldaketa dela eta, bidaiak 15 edo 25 minutu arteko atzerapena izan dezake, hori dela eta, bidaiariei kontuan izatea eskatzen zaie helmugara garaiz iristeko.
Tokia eta segurtasun arazoak direla eta, autobusean ezin izango da txakurrekin bidaiatu eta bizikletak eta bestelako bolumen handiko tresnak sartzea baldintzatu egingo da egoera egokiak eman arte (edukiera, etab.)
Publicidad
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión