Hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldi zikloa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak antolatuta, Donostiako Koldo Mitxelenan egingo da, ostegunetik aurrera
dv
Martes, 5 de julio 2016, 15:36
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak Europako hondakinen kudeaketaren orainari eta etorkizunari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu du. Birziklapen eta hiri hondakinen kudeaketaren inguruko gaurkotasuna, araudia eta joera ezagutzera emateko helburua du ekimenak. Foru erakundeak jakinarazi duenez, lehenbiziko saioan Johnny Stuen, Josep Rivera eta Kristina Apiñaizek parte hartuko dute, ostegunean, uztailaren 7an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Publicidad
Kristina Apiñaiz ACLIMAko zuzendari nagusia da eta ekonomia zirkularrari buruz arituko da; Josep Rivera CSICeko ikerkuntza irakaslea da Bartzelonako Ingurumen Diagnosi eta Uraren Ikasketen Institutuan eta 'Energia-balorizazioaren eta haren inguruaren kontrola eta ezagutzari' buruz mintzatuko da; azkenik, Johnny Stuen Osloko Waste to Energy Agency agentziako zuzendari teknikoa da eta 'Hiri hondakinen kudeaketa birziklatzean eta Ingurumenaren kudeaketan erreferente diren herrialdeetan' gaiaren inguruan hitz egingo du.
Jardunaldia Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen Sailak antolatutako 'Hondakinen gardentasunari begira' hitzaldi zikloaren parte da, Hondakinen Plan berria egiteko parte hartze prozesua indartzeko helburuarekin. Ekimenak hondakinen arazoa aztertuko du, ikuspegi desberdinetatik abiatuta: hondakinen aprobetxamendua, aplikatu daitezkeen teknikak eta teknologiak, ingurumen eraginak, osasunaren gaineko ondorioak, herritarren parte hartzea, ekonomia zirkularra eta abar.
Zikloaren helburua da lehen mailako adituek zuzenean ematea hondakinekin lotutako informazioa, informazio aurreratua eskaintzea, teknikoki kontrastatua, eta dagokien aitorpena jaso duten azterketek eta txostenek bermatua. Ekarpen horiek «oinarritzat eta erreferentziatzat har daitezke, gai honen inguruko planifikaziorako eta planifikazio horri lotutako eztabaida publiko eta politikoetarako», foru erakundearen arabera.
Zikloaren lehen jarduera ekainaren 15ean ospatu zen, bio-hondakinen konpostajeari buruz. Bigarrena ekainaren 16an izan zen, 'Errausketa, ingurumena eta osasuna' hitzaldiarekin, Jaime Orfila, Balearretako Medikuen Elkargoko lehendakariorde ohia eta Mallorcako Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketaren Jarraipen Batzordeko kidearen esku.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión