Mikel Larrañaga. MORQUECHO

Mikel Larrañaga: «Irabazteko beste urte batzutan baino aukera gehiago ikusten ditut»

Aizkolaria ·

Sherpa.ai Txapelketa Nagusia. Igandean jokatuko da Bilbao Arenan, 12:00etatik aurrera, eta Mikel Larrañaga eta Iker Vicente dira faborito

Iñigo Goñi

Donostia

Viernes, 19 de noviembre 2021, 07:19

Mikel Larrañaga (Azpeitia) txapela nagusia lortzetik gero eta gertuago dago eta aurten inoren azpitik iristen den aurreneko aldia da. Urrezko Kopako garaipena, kanporaketan eman zuen erakustaldia eta Gipuzkoako txapela dira horren erakusgarri.

Publicidad

– Gipuzkoako Txapelketa irabazi duzu. Gustora geratu zinen erakutsitako mailarekin?

– Lotuta egin nuen aizkoran hasiera hasieratik. Nire onena ez nuen eman eta ez nintzen gustora jardun. Nerbioek ez zidaten utzi nire lana behar bezala egiten. Agian irabazi beharraren presio hori nabaritu nuen. Gipuzkoakoan derrigortasun bat jarri nion buruari.

– Iganderako beldurra diozu presio horri?

– Lasaiago nago. Nire helburua irabaztea da, baina arerioak oso gogorrak dira.

– Zure burua hautagai nagusi bezala ikusten duzu?

– Ez dut uste. Ez badut irabazten aurkari handi batek irabaziko dit. Nik faborito nagusi Iker Vicente ikusten dut.

– Hala ere Urrezko Kopa ongi irabazi zenuen Donostian eta erakustaldia eman zenuen kanporaketan.

– Nahiz eta azkenengo hilabeteetan maila ona eman, Iker Vicenteri irabazteko asko egin beharko da aizkoran. Beste urte batzutan baino aukera gehiago ikusten ditut, gauza da Ikerrek berea egingo duela eta irabazteko oso ongi eta txukun egin beharko ditut lanak.

Publicidad

– Otaño eta Atutxa ere kontutan hartzen dituzu?

– Ez da Iker bakarrik. Eneko Otaño eta Aitzol Atutxa ez dira ahaztu behar. Ikerrek eta nik gauzak ez baditugu behar bezala egiten hor egongo dira. Dena ematera irtengo dira eta Otaño azken hilabete hauetan ikusten da oso ongi dagoela.

– Aurreko igandeko lanak kalte egin dezake?

– Lan hori etxean egiten da, baina txapelketako erritmoa beste gauza bat da. Hurrengo egunean gorputzak nabari-tzen du. Astebete lehenago lan hori egitea ez dut uste onena denik, baina ongi errekuperatzen dut. Alde horretatik ez luke aitzakia izan behar.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad