Jokin Eizmendik laugarren harri handien txapela nahi du
Zarauztarra da gaur faboritoa Euskal Herriko Txapelketan, 18:00etan, Asteasuko frontoian Galarraga, 'Eiza' eta 'Goenatxo III'.a ere ariko diren finalean
Sábado, 18 de diciembre 2021, 09:07
Euskal Herriko Harri Handien Txapelketako finala jokatuko da gaur Asteasun (Gipuzkoa). 18.00etan hasita jokatuko dute final handia Jokin Eizmendik, Aimar Galarraga, Jon Unanue 'Goenatxo III'.ak eta Iñigo Eizagirrek.
Publicidad
Hiru minutuko txandetan lau harri erabili beharko dituzte harrijasotzaileek: 200 kiloko errektangularra, 175 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Lau harriekin kilo gehien altxatzen dituen harrijasotzaileak jantziko du 2021. urteko txapela.
Azken bi urteetan Aimar Irigoienek jantzi zituen txapelak, baina aurten ez da Asteasun izango lesio baten ondorioz. Beraz, ezingo du garaipenen errekorra puskatu.
DATUAK
-
Txapelketa Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa.
-
Partaideak Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Jon Unanue 'Goenatxo III' eta iñigo Eizagirre.
-
Lekua eta ordua Asteasuko frontoian, gaur 18.00etan.
-
Lana 200 kiloko errektangularra,175 kiloko zilindro zaharra, 150 kiloko kuboa eta 125 kiloko bola. Hiru minutuko lau txanda.
Aimar Irigoien errezildarrarekin batera, Juan Jose Unanue 'Goenatxo II'.a –'Goenatxo III'.aren aita– da Euskal Herriko Harri Handien Txapelketan txapela gehien jantzi duen harrijasotzailea. Azkoitiarrak 11 aldiz irabazi zuen txapelketa, 1991tik 2001era bitarteko guztiak, hain zuzen. Errezildarrak 2007an jantzi zuen bere lehenengo txapela eta ordundik urtero irabazi du 2014, 2015 eta 2018an ez beste. Hiru urte horietan Jokin Eizmendi izan zen txapelduna.
Aurtengo partaidetza pasa den urteko berdina da, Aimar Irigoienenen baja kontuan hartu gabe. Irigoienen 8.100 kilorekin jantzi zuen txapela. Eizmendik 7.500 eko marka egin zuen, Goenatxo III.ak hirugarren amaitu zuen 5.350 kilorekin, Aimar Galarraga izan zen laugarrena 4.975 kilorekin eta 'Eiza'k itxi zuen sailkapena 4.200 kilo altxata.
Eizmendi, erregularra
Jokin Eizmendi da irabazteko hautagai nagusia eta laugarren txapela nahi du. Aurreko urtean nahiz eta bigarren geratu, bere markarik onena egin zuen, 7.500 kilorekin. Harrijasotzaile erregularra da, bere bertsiorik onenean maila oso altua duena. Atzo berriro egin zuen. 2020an 500 kilo inguru hobetu zituen aurreko txapelketetan izan ohi zituen 7.000 kiloak.
Publicidad
Laukizuzenari 8 jasoaldi, zilindroari 12, kuboari 12 eta bolari 16 eman zizkion. Lau harriak 48 aldiz berdindu zituen sorbaldan. Igeldoko Harrian nagusi da gaur egun, eta beti hartu behar da kontuan.
Hasiera batean bigarren posturako espero da lehia berdinduena. Orain lau aste Gipuzkoako Txapelketan Eizak aurre hartu zien Goenatxo eta Galarragari, baina hirurak ere maila beretsuan jarduten dira eta egun ona duenak aurrera egin dezake.
Garrantzitsua izango da harri batetik bestera dagoen errekuperazioa, lau harrijasotzailerekin denbora gutxiago baitago.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión