Iñigo Llopis, azaroko gonbidatu
DV
Lunes, 17 de noviembre 2025, 14:13
Goi mailan ibili arren, ikusgarritasuna behar duten euskal kirolarien beste aldea erakusten duen Basque Team Fundazioaren 'Matx' bideopodcasteko bosgarren gonbidatua Iñigo Llopis Donostia, 1998) igerilari paralinpikoa izango da. Urritasun fisikoko S8 mailan aritzen da eta ez dira gutxi pilatu dituen sari, domina eta errekorrak. Besteak beste, Joko Paralinpikoetan hiru domina: Tokio 2020n zilarrezkoa 100 metro bizkarrekoan eta Paris 2024n urrezkoa 100 metro bizkarrekoan eta brontzezkoa 4x100 metro estilo mistoan.
Publicidad
'Matx' bideopodcastak beka duten eta masiboak ez diren kiroletan nazioartean lehiatzen diren kirolariek parte hartzen ari dira, hori bai, ez dira ohiko kirol elkarrizketak; kirolaz hitz egiten bada ere, protagonisten beste alderdi ezezagunagoak azaleratzen baitira. Abuztuan eta abenduan izan ezik, gainontzeko hilabete guztietan saio berri bat ikusteko aukera izan dute sare sozialeko eta Basque Teameko jarraitzaileek: lehen gonbidatua Mikel Linacisoro eskalatzailea izan zen, bigarrena Eukene Larrarte txirrindularia, hirugarrena Keoni Lasa surflaria eta laugarrena Klara Olazabal piraguista.
Entzuteaz gain, saioa ikusteko aukera ere egongo da. Kapitulu guztiak www.matx.eus sare sozialean ikusi ahal izango dira inon baino lehen. Era berean, Basque Teamen plataforma digitalek, Matx-enek eta Tokikom taldeko hainbat komunikabidek ere eskainiko dituzte saioak euren webguneetan, telebistetan eta irratietan.
Hainbat helburu
Saioaren helburuei dagokionez, erantzun bateratua eman nahi izan dute saioa ekoizten ari diren Matx-eko eta Basque Teameko arduradunek: «Eragile txikiek egiten duten lana aitortu nahi dugu, eta kirol minoritarioei ikusgarritasuna ematea da gure nahia. Kirol masiboez haragoko erreferenteak sortzea, alegia. Azkenik, sareetan entretenimendua eskaintzen duten euskarazko kirol edukien beharra identifikatu genuenez, indarrak batzeko auke
Aratz Losada aurkezleak esan bezala «serio jarriko gara, gai sakonak ere landuko ditugu, eta, noski, gure izaera ganberroari eutsiz, momentu batzuetan, jolasean edo estutasunen batean ere jarriko ditugu gonbidatuak».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión