Errebote eguna, irailaren 27an eta 28an Zubietan

«Omenaldi» eta kirola ezagutarazteko jardunaldi bezala planteatu dute antolatzaileek

Iker Mendia

Lunes, 22 de septiembre 2025, 12:22

Errebote jokoaz gozarazteko ez ezik, kirola bera hobeto ezagutzeko aukera eskaintzeko irailaren 27an eta 28an Errebotearen Eguna egingo da Zubietan. Hala, larunbatean 16:30ean gazteen joko garbi partida izango da eta bukatutakoan, xextoak probatzeko eta jolasteko aukera irekia eskainiko da. Segidan, 18:00etan, Dani Carballok diseinatutako pilotari buruzko kartekin karta-jokoen saioa izango da, 19:00etan afari-merienda Ane eta Alazne trikitilariekin eta gaua borobiltzeko 21:00etan 'Errebotea: Plaza-joko baten muina' bideoa proiektatuko da. Igandean, 9:00etan 'Enrike Abril' txapelketako bi partida lehiatuko dira. Aurkezpen ekitaldian izan dira antolatzaileak, 650 Usurbil Bizi, Zubieta Pilota Elkartea, Donostiako eta Usurbilgo udalak eta Zubietako Herri Batzarra

Publicidad

Errebote Eguna «omenaldi bat» izango da, Mikel Bengoetxea Zubieta pilota elkarteko kidearen esanetan. Kirolak Zubietan izan duen bilakaera gogoratu du: «Sustrai sakonak dituen kirola dugu, 1936ko gerrak eten bazuen ere». Esker hitzak izan ditu, zentzu horretan, 1950eko hamarkadan, Aizpurua baserrian saski zahar batzuk aurkitu zituztenei: «Ez zituzten objektu ahaztu gisa ikusi, berreskuratu beharreko zerbaiten sinbolo gisa baizik. Haien jakin-minari eta ahaleginari esker, errebotea berriz jaio zen gure komunitatean».

Azaldu duenez, Joko Garbi elkarteak mantendu zuen errebotea bizirik urte luzez, Zubieta Pilota elkarteak lekukoa hartu zion arte, eta ondare immaterial gisa aitortua izan dadin defendatu du: «Errebotea Zubietaren parte da: gure kaleetan dago, gure jaiegunetan, gure oroimen kolektiboan. Bizitza ulertzeko modu bat da, ahalegina, komunitatea. Guk babesten ez badugu, nork babestuko du?».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad