Aizkolarien final handia azaroaren 21ean, Bilbon
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako sailkapen proba etzi jokatuko da Zestoan eta finala Gol TV kanalak eskainiko du
Donostia
Jueves, 28 de octubre 2021, 07:05
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalak azaroaren 21ean jokatuko dira Bilbon, Bilbao Arenan. Finalaren egoitza berdinean aurkeztu zen atzo txapelketa eta bertan izan ziren Garazi Arruti eta Aitzol Atutxa aizkolariak eta Xabi Uribe-Etxebarria Sherpa.ai Adimen Artifizialeko enpresa liderraren sortzaile eta CEOa. Aurtengo berrikuntza nagusienetakoa da finala Gol TV kateak eskainiko duela eta Estatu osoan eta nazioarte mailan ere ikusi ahal izango dela.
Publicidad
Hala ere, finalistak etzi ezagutuko dira sailkapen proba eta gero. Zestoako kiroldegian jokatuko da, larunbatez, arratsaldeko 18:00etan hasita multzoetan banatuta. Guztira 16 aizkolari ariko dira lehian, 13 gizon eta 3 emakume.
Gizonezkoen txandari dagokionez, sailkapenean parte hartuko dute lehen mailako 11 aizkolarik eta Araian urriaren 17an promozio finaleko txapelketan bi lehenengo postuetan sailkatutako aizkolariek.
Egin beharreko lana ohikoa da, finalekoaren erdia; bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko enbor.
Sei denbora onenak finalera
Gizonezko parte-hartzaileak hauek izango dira: Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Jon Irazu, Julen Alberdi 'Txikia IV', Aitzol Atutxa 'Atutxa II', Jon Rekondo, Ugaitz Mugertza, Jexux Mari Mujika, Julen Larrea 'Larrea III', Arkaitz Jauregi, Iñaki Azurmendi eta Eloy Corchero.
Emakumezkoen kasuan, Karmele Gisasola 'Zelai III'.ak, Garazi Arrutik eta Uxue Ansorregik 36 ontzako lau enborri egin beharko diete aurre.
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko Bilboko finalera sei gizon eta hiru emakume sailkatuko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión