Kepa Korta, Ampo Ordiziako lehendakaria.
Errugbia

Kepa Korta: «Trantsizio denboraldi batean gaude»

Ampo Ordiziako lehendakariaren iritziz, taldeak portaera eta emaitzak hobetzen joango da

El Diario Vasco

Martes, 18 de noviembre 2014, 11:05

Bederatzi partidu jokatu ondoren, Ampo Ordizia zortzigarren postuan sailkatuta dago ligan. Taldeak oraingoz bost partido galdu ditu baina azken partiduetan hobekuntza sendo bat nabaritu da, bi garaipen jarraian lortu eta gero.

Publicidad

Kepa Kortak, Ampo Ordiziako lehendakariak, garbi ditu honen zergatiak. «Lehenengo emaitzak ez ziren hain onak izan, baina poliki-poliki gure portaera eta emaitzak hobetzen joango gara», adierazi du. Kepa Kortarentzat, Ampo Ordizia trantsizio denboraldi batean dago: «Zenbait jokalari (Aierbe, Lerma,...) joan egin ziren eta orain oso jende gaztea dugu taldean, baina baita oso ona ere».

Santos Regil entrenatzaileak denboraldi hasiera azaldu du eta aurkarien zailtasuna azpimarratu du. «Hasiera gogorra izan dugu. Arerio indartsuenen aurka lehenengo jardunaldietan gehiago kostatu zitzaigun eta hortik aurrera trabatuta egon ginen».

Hala ere, azken partiduetako hobekuntza nabarmendu nahi izan du. «Azkeneko hiru asteetan dinamika hau aldatu dugu eta Salvadorren aurka irabazi ondoren, gora doan talde bat garela uste dut. Igandero gure partidua irabazten saiatuko gara», adierazi du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad