Zortzigarren deialdia, abian
Izen-ematea urtarrilaren 18an amaituko da eta lehen aldiz ekainaren 13an musikak herriko kaleak hartuko ditu
I. M.
Lunes, 1 de diciembre 2025, 12:18
Astelehen honetan zabalduko da musika eta soinuaren inguruan sortzea, ikastea eta berau plazaratzea helburu duen Arkupehotsak egitasmoaren zortzigarren ediziorako deialdia. Hala, proiektuan parte hartu duten taldeek urtarrilaren 18ra arte eman ahalko dute izena. 2026Ko edizioan, berritasun modura, taldeak Arkupehotsak izenaren jatorrian dagoen arkupetik harago iritsiko dira ekainaren 13an: musikak herriko kaleak hartuko ditu. Hala, orain arte Sanagustin kulturgunean eskaini izan ohi den zuzeneko emanaldia Azpeitiko plaza nagusira eramango da. Espazio zabalagoa eta publiko gehiagorengana heltzeko aukera eskainiko du horrek.
Publicidad
Deialdian hautatutako taldeek, hasteko, Dinamoa sormen guneko soinuaren eremua erabiltzeko aukera izango dute, bertan entseatu eta zuzenekoa prestatzeko. Horrez gain, martxoaren 14a taldeen arteko topaketa-eguna izango da. Taldeek elkar ezagutu eta jakintzak elkarbanatzeko aukera izateaz gain, bi formakuntza saio jasoko dituzte: artistikoa eta teknikoa. Saio horiek izaera praktikoa izango dute. Saio teknikoa, esate baterako, musika talde profesional baten soinu-proban bertan gauzatuko da, zuzenean. Bestetik, tailer artistikoan gazteek formakuntza jasotzearekin batera, bidelagunaren aldetik sortzen ari diren abestien inguruko aholkularitza jasoko dute.
Talde edo bakarlari bakoitzak, gainera, 300 euro jasoko ditu zuzeneko kontzertuaren truke. Baita euren zuzenekoaren audio-grabaketa profesionala egiteko aukera ere. Grabazio horretatik abiatuta, parte-hartzaile bakoitzak bere gustuko abestiaren nahasketa jasoko du, etorkizunerako material baliagarri gisa. Horrez gain, Arkupehotsak ekimenetik talde irabazle bat aterako da eta horrek Sanagustin kulturguneko oholtza nagusia musika talde ezagunago batekin partekatzeko aukera izango du
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión