Zarautz, finalaurrekoen bigarren geltokia
Oholtzan kantuan ariko diren sei bertsolarietatik bi, Amaia Iturriotz eta Eneritz Artetxe, final-zortzirenetan nagusitu ziren eta beste bi, Alaia Martin eta Unai Mendizabal, final-laurdenetan. Haiekin izango dira Aner Peritz eta Eneko Araiztegi
Heldu dira finalaurrekoak eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako langa beste koxka bat igo dela berretsi da. Igande honetan bigarrena izango da Zarautzen eta, ikusitakoagatik, saioa oso berezia izango dela argi dago. Nola ez, finalerako bigarren txartela jokoan dagoenean. Haren bila ariko dira kantuan Ion Zaldua Britek jarritako gaiekin Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola 'Euzkitze', Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Unai Mendizabal Jauregi. 17:00etan hasiko da Aritzbatalde Udal Kiroldegian -azken sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai- eta bertaratu ezin dutenek ETB4n jarraituko ahalko dute. Ilaski Serranok aurkeztuko du saioa, Jon Martin aditua alboan duela.
Publicidad
Epaile, ostera, hauek ariko dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.
Sei bertsolarien artean final-zortzirenetan nagusitu ziren bi, Amaia Iturriotz eta Eneritz Artetxe, eta azken fasea, finalaurrekoak, irabazi dituzten bi izango dira, Alaia Martin eta Unai Mendizabal. Eta Aner Peritzek eta Eneko Araiztegik aurrez erakutsitakoa bermatuta, pauso bat eman dute, maiatzeko sailkapen fasetik honaino egindako bideak lagunduta ere.
Horretaz gain, 25 urtetik beherako bertsolari onena ere nabarmenduko da finalean, lehiatzen ari den txapelketa honetan urrutien heldu daitekeena. Hamar sailkatu ziren udazkeneko fasera, txapelketara, eta Aner Peritz 'Euzkitze' eta Andoni Rekondo geratzen dira. Zarauztarrak etxean bilatuko du beste pauso bat ematea.
Saioa irabazten duenak abenduaren 14a Donostian izango den finalerako txartela lortuko du pasa den igandean Beñat Gaztelumendik bezala. Gainerako bostek, pasa den astekoek bezala, datorren igandera arte itxaron beharko dute. Hamabost bertsolari izango dira puntuazio hurrenkeraren araberako sailkapenaren zain. Soilik bost helduko dira txapelaren lehiara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión