Unai Mendiburu, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetara
Mungian jokatu den lehenengo faseko hirugarren saioa irabazita lortu du sailkapena
A. Urbieta
Donostia
Domingo, 5 de octubre 2025, 20:45
Pixkanaka bada ere betetzen doa Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako zerrenda. Mungiako Olalde aretoan jokatu den lehenengo faseko hirugarren saioa irabazita, Unai Mendiburuk hurrengo faserako sailkapena lortu du, beraz, Aitor Bizkarra eta Txaber Altuberekin batera zerrenda horretan dago jada.
Publicidad
Mungiako aretoa bertsozalez lepo egon da hirugarren saio honetarako. Mendibururekin batera, beste bot bertsolari hauek aritu dira kantuan: Ander Ucelay Aristi, Imanol Uria Albizuri, Josune Aramendi Perez, Maite Sarasola Isazelaia, Peru Vidal Gurrutxaga eta Unai Mendiburu Valor
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Unai Mendiburu izan da puntu gehien batu dituena: 464 puntu. Beraz, Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 2an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Mendibururen atzetik, Imanol Uria Albizuri sailkatu da 458 punturekin; Maite Sarasola Isazelaiak 458 eskuratu ditu; Josune Aramendi Perezek 425.5; Ander Ucelay Aristik 418.5 eta Peru Vidal Gurrutxagak 417.5 puntu.
Jon Amezaga Fernandez egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile, berriz, honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.
Irailaren 28an abiatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta lehenengo fasean 30 bertsolarik kantatuko dute: Udabarria Bertsotanetik sailkatutako 21 bertsolarik eta 2023an finalaurrekoetan kantatu zuten beste 9 bertsolarik. Finalaurrekoetako lehenengo bueltara 11 bertsolari sailkatuko dira eta han izango dituzte zain finalaurrekoetara zuzenean pasatu diren 7 bertsolariak: 2023an finalista izan zirenak. 18 horietatik 12 sailkatuko dira finalaurrekoetako bigarren bueltara. Eta bi bueltetako puntuazioak batuta erabakiko da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten bertsolariak.
Publicidad
Azken txapelketetan ez bezala, finala Casillan izango da aurten, abenduaren 20an.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión