Txalaparta festa, urriaren 18an
Jexux Artze elkartearen eta 650 Usurbil Biziren eskutik antolatu da
I. Mendia
Miércoles, 8 de octubre 2025, 13:12
Txalapartari gorazarre egiteko egun osoko egitaraua prestatu dute, aurten ere, Jexux Artze kultur elkarteak eta 650 Usurbil Bizi proiektuak. Urriaren 18an izango da Usurbilgo kaxkoan adin guztietarako jarduerekin eguerditik hasi eta iluntzera arte. Antolakuntzak azpimarratu bezala, bazkaritarako txartelak urriaren 12a baino lehen eskuratu behar dira.
Publicidad
Egitaraua
-
11:45. Herri erromeria eta txorizo eta sagardo banaketa, Mikel Laboa plazan (euria bada, Askatasuna plazan): adar deia, albokariak, txalaparta irekia eta ikasleen emanaldia.
-
14:00. Ibilaldia albokariekin, kaxkotik Saizar sagardotegira.
-
14:30. Bazkaria Saizarren. Bazkaria bitartean, txalaparta irekia.
-
18:30. Malkoak TX eta Talka taldeen kontzertua, herrian zehar, Artzabalgo plazatik hasita.
-
20:00. Juan Mari Beltran laukotearen kontzertua, frontoian.
Jexux Artzeren heriotzaren 20. urteurrenaren bueltan, 1go Txalaparta Festa antolatu zuen kultur elkarteak 2022ko maiatzean, eta berdin egin zuen 2023an ere. Iaz bezala, aurten ere 650 Usurbil Bizirekin elkarlanean prestatu dute egitaraua. Txalaparta jotzeko hainbat moduz gozatzeko aukera izango da, herriko zein herritik kanpoko txalapartarien eskutik.
Herri erromeriarekin hasiko da egitaraua: adar deia, albokariak, txalaparta irekia, txalaparta ikasleen emanaldia... Eta txorizo eta sagardo banaketa ere izango da. Albokariekin kalejiran joango dira, gero, bazkaritara, Saizar sagardotegira: han ere txalaparta irekia izango da, bazkaldu bitartean. Arratsaldean, kontzertuak izango dira, herrian zehar, Artzabaldik hasita, Malkoak TX eta Talka taldeen eskutik. Juan Mari Beltran laukotearen kontzertuarekin errematatuko dute eguna, frontoian, 20:00etatik aurrera.
*Oharra: Saizar Sagardotegian egingo den bazkaritarako tiketak aurrez erosi beharko dira: zehazki, urriaren 12ra arte izango da horretarako aukera. Helduek Usurbil Kultura plataformaren erreserbatu beharko dute lekua, 46 euroan: dagoeneko eros daitezke. Umeentzako menua mezu elektroniko bat bidalita erreserbatu beharko da, usurbiltxalaparta@gmail.com -era idatzita: egunean bertan ordainduko da (21 euro).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión