Oihane Pereak bertsogintzan emandako 30 urteen errepasoa egingo du
Arabako bertsolaritzaren azken urteetako garapenaren lekuko eta eragile izan da
DV
Donostia
Jueves, 28 de enero 2021, 17:36
Oihane Perearekin azken urte hauetako ibilbideari begira jarriko dira aste honetako 'Hitzetik Hortzera' programan. Bere bizitokian, Zalduondon, elkartu dira protagonistarekin.
Publicidad
Bizipoza mantentzen laguntzen dio bertsoak Pereari. Halaxe aitortuko du saioan. Arabako bertsolaritzaren azken urteetako garapenaren lekuko eta eragile izan da, bai plazaz plaza, baita bertso-eskoletako eta hezkuntzako transmisio lanean ere, beretzat bi norabideak baitira ezinbestekoak.
Bertsolaritzaren mundua nola ezagutu zuen azalduko du bertsolari zalduondarrak. Ordutik Arabako lau txapel jantzi ditu bere ibilbidean, eta Euskal Herriko Txapelketa Nagusira ere sailkatu izan da hainbatetan. Bertsoarekin izandako esperientziaz, lorpenez eta arantzez hitz egiteko aukera izango dute aste honetako saioan.
Gainera, Perearen bertsoaldi gogoangarrien bilduma bat ikusteko eta entzuteko aukera izango da. Txapelketetako bertsoaldiak gogoratuko ditu, zaharragoak eta berriagoak, Arabako txapelketakoak eta Euskal Herrikokoak, eta baita Ez da kasualitatea saioetako edo Emetik bertso-kabaretako momentuak ere, besteak beste.
'Hitzetik Hortzera' larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian dago ikusgai.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión