'Herri Txiki, Infernu Handi', 'Barre Librea' edo 'Ene Kantak', Movistar Plus+en
Plataformak eta EITBk akordioa erdietsi dute eta euskarazko 275 ordu baino gehiago eskainiko ditu nahieran
Iker Mendia
Martes, 5 de septiembre 2023, 12:38
'Herri Txiki, Infernu Handi', 'Barre Librea' edo 'Ene Kantak' saioak familiako kide guztiak entretenitu dituzten hiru saio, aurrerantzean Movistar Plus+ plataforman ikusgai izango dira bi komunikazio enpresek akordioa erdietsi ostean. Hala, aurrerantzean, euskarazko denetariko edukietan 275 ordu baino gehiago eskainiko ditu Movistar Plus+ plataformak nahieran txertatu ostean.
Publicidad
Modu horretan, EITBtik nabarmendu dutenez «bi aldeen arteko aliantza» indartu da eta ETB1eko, ETB2ko eta eitb.eus-eko saio ezagunak plataformako erabiltzaile guztien eskura izango dira, besteak beste aipatutako 'Herri Txiki, Infernu Handi' saio ibiltaria, 'Barre Librea' bakarrizketa saioa edo 'Ene Kantak' haurrentzako programaren atalak, baina baita 'Altxa Txapela' lehiaketa eta hainbat musika-eduki izango dituzte: hala nola 'Bidegurutzean' programa, 'Gaztea B Alde' saioaren emanaldiak edo 'Gaztea 30, 30, 30' eta 'Gure Doinuak' kontzertuak. «Egungo euskal musika ardatz duten saioak guztiak ere».
Gastronomiak ere tarte garrantzitsua du, 'Sukaldaria' eta 'Joseba Arguiñano Sukalerrian' saioen bidez. Dokumentalen atalean, halaber, beste hauek: 'Dantza urratsak', 'Paperezko hegoak', 'Eten barik joten', 'Ni naiz Lete', 'Txillardegi', 'Ez, eskerrik asko!: 'Gladysen leihoa' eta Euskal Herriaren historiako gertakari garrantzitsuenetako batzuk ikuspegi kritikoz birsortzen dituen 'Baskoniako Historia Ba' seriearen hainbat denboraldi.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión