Esklerosi anizkoitza izango da aurten EITB Maratoiaren gaia

Ekitaldia abenduaren 16an izango da eta kanpaina abenduaren 1etik 18ra

DV

Lunes, 30 de mayo 2022, 13:06

Maratoiko gaiaren berri esklerosi anizkoitzaren Mundu Egunaren karira eman dute, Euskal Herriko elkarteak Bilbo antolatutako jardunaldiarekin bat eginda. Eguna bitan banatu da: batetik, goizean, esklerosi anizkoitzaren sintomak norberak bere azalean bizitzeko esperientzia eskaini da; eta, bestetik, arratsaldean Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, eta Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak EITB Maratoiaren xehetasun gehiago emango dituzte profesional, paziente eta senideen aurrean.

Publicidad

Euskal gizarte osoari zabaldutako proiektua bilakatuta, EITB Maratoiak parte hartze aktiboa izan nahi du gizartearen transformazioan, osasun eta ikerketa alorretako erakunde garrantzitsuenekin aliantzan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, esklerosi anizkoitza gazteen artean desgaitasunen bigarren kausa da, trafiko-istripuen atzetik

EITB Maratoiak 20 urte baino gehiago daramatza hiritarren partaidetza zuzena bilatzen: batetik, gaixotasunaren ikerkuntzarako bideratuko diren dohaintzak jasoz; eta bestetik, informazio eta sentsibilizazio kanpaina burutuz.

Azkena 2021ekoa izan zen 'Alzheimerra bihotzeko gaixotasun bat da' lelopean antolatua. Gaixotasuna ikertzeko 885.951 euro bildu zituen kanpainak EITBren hogeita bigarren maratoi solidarioan. Azpimarratzekoa izan zen pertsona partikular batek egindako 30.000 euroko ekarpena. Horretaz gain, gaixotasuna gizarteratzeko oroitzapeni lotutako komunikazio kanpaina ere egin zen. 850 ekarpen baino gehiago partekatu ziren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad