Bertso jarrien funtzioari buruz, 'Hitzetik Hortzera' saioan
Unai Agirre bertsolariak bertsopaperei loturik izan dituen bizipenak ezagutuko ditu saioak
Sábado, 7 de noviembre 2020, 15:36
'Hitzetik Hortzera' saioa bertsopaperen inguruan eta hauek betetzen duten funtzioaz arituko da larunbat gau honetan. Horretarako, Eider Perez Unai Agirrerekin bilduko da, Eñaut bere anaiarekin batera sortutako emanaldiaren inguruan galdetzeko. Izan ere, bertso jarriekiko zaletasuna gaztetatik datorkio Unai Agirre bertsolariari. Bertso mordoa jarri izan ditu bere ibilbidean, eta are gehiago irakurri izan ditu besteek egindakoak.
Publicidad
Eñaut Agirre bere anaiarekin partekatzen duen pasioa da, eta horregatik sortu zuten elkarrekin 'Auskalo zeinek jarriak', atzoko eta gaurko egileen bertso jarriak jendaurrean kantuz ezagutzera emateko emanaldia. Eñaut Agirre eta Unai Agirre bertsolarien emanaldiko sorta batzuk entzuteko aukera eskainiko du saioak, Imanol Kamio eta Joxan Goikoetxea musikariek lagunduta. Gainera, Larrabetzuko eta Zumaiako jaialdietako bertsoaldi hautaketaz gozatzeko aukera izango da.
Horrez gain, 'Bertsoaldi kutuna' atalean, Irungo bertso-eskolako Iker Altuna eta Irati Alcantarilla kideek Aitor Sarriegiren bertsoaldi bat gogoraraziko digute.
'Hitzetik Hortzera' larunbat gauean, 21:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión