Anjel Mari Peñagarikanorekin solasean

40 urte inguru igaro dira albizturtarra bertso-plazetan hasi zenetik, eta amaigabea da ordutik agendan apuntatutako saioen zerrenda

Jueves, 10 de diciembre 2020, 16:52

Denborak emandakoari eta eramandakoari buruz aritu dira Anjel Mari Peñagarikanorekin. Haren bertsoaldi batzuk ere gogora ekarriko dituzte aste honetako 'Hitzetik hortzera' programan: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Publicidad

Bere bizitzako bi herri kutunetan, Albizturren eta Anoetan, elkartu dira Anjel Mari Peñagarikanorekin. Aste honetako protagonistak txiki txikitatik izan zuen harremana bertsoarekin eta bertsolariekin. Albizturko ostatuko mutiko hark ez zuen sinetsiko noraino iritsi behar zuen nagusitzean, baina 80. hamarkadako bertsolaritzaren loraldiko aurpegirik ezagunenetakoa izatera heldu zen.

Garai hartako bertsolaritzaren boomaz, txapelketen pisuaz eta Millan Telleriaren ezinbesteko laguntzaz aritu dira, besteak beste, solasean Peñagarikano eta Eider Perez.

Igandeko programan Anjel Mari Peñagarikanoren bertsoaldi gogoangarrien bilduma bat ere entzuteko aukera izango da: 1982ko txapelketan Jon Azpillagarekin batera kantatutako bertsoetatik, denboran hain urrun gelditzen ez den Asteasuko saioan Maialen Lujanbiorekin abestutako bertsoetara. Eta noski, ez dira faltako tarte horretan, eta, bereziki, 90. hamarkadan zehar bildutako hainbat bertso eta bertsoaldi. 'Hitzetik Hortzera' igandean 15:00etan, ETB1en. Eta edonoiz, EITB Nahieranatarian ere bai.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad