Jon Lukas eta Xabi Zabaleta. Lobo Altuna

'Desagertuta', irailetik aurrera ETB1en

Gazte baten desagerpena du oinarri, eta bideo kezkagarri bat arrasto bakarra da

J. A.

Sábado, 30 de agosto 2025, 12:03

Jon Agirreren desagerpena abiapuntu duen 'Desagertuta' euskal thriller arrakastatsua irailean helduko da ETB1era. Maiatza erdialdera estreinatu zen eta ordutik, astez aste, atal bat eskegi da Primeran plataforman, azkena ekaina amaieran. Orotara zortzi kapituluk osatzen dute 'Desaparecido/Desagertuta', eta telesaileko lagun protagonistetako bakoitzaren izenak dituzte izenburu. Jon (Jon Lukas) gaztearen desagertze misteriotsuari buruzkoa da 'Desaparecido/Desagertuta', desagertu baino minutu batzuk lehenago sare sozialetan argitaratutako bideo kezkagarri bat utzi baitu arrasto bakar gisa. Bideoa birala egiten da eta mota guztietako espekulazioak sortzen ditu: gustu txarreko txantxa edo benetako desagerpena? Lehen unetik harrera itzela izan du, EITBk nabarmendu bezala «bereziki publiko gaztearen artean». Hala, marka guztiak hautsi ditu eta plataformaren top 3 historikoan sartu da jada, azaldu dutenez.

Publicidad

Euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean filmatutako lehen telesaila da eta Jon Lukas, Itziar Atienza, Julen Taboada, Ainhoa Azpitarte, Unai Arana, Jon Olivares, Asier Ricarte edo Gorka Otxoa, besteak beste, ditu protagonista. EITBren streaming plataforman ikusgai egon ostean, ETB1ek eta eittb.eus webguneak eskainiko dute.

Musikak ere badu protagonismoa telesailean zehar, bereziki euskal taldeen eskutik: Dupla, Gorka Urbizu, Zea Mays, ZETAK, Bulego, Bengo, Verde Prato, TOC, Hofe… Hautaketa zehatza zein den jakiteko eta zaleek berriro gozatu nahi badute Primeran telesailaren musika zerrenda sortu dute Spotify musika plataforman.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad