Poltsiko Antzerkiaren eantzezlan bateko artxiboko argazkia. Donostia Kultura

XII. Poltsiko Sorkuntzarako deialdia, zabalik

Irailaren 17a arte jasoko ditu proiektuak Donostia Kulturak, eta erabakia urriaren 8an jakinaraziko du

J. Agirre

Donostia

Sábado, 10 de julio 2021, 12:25

Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamabigarren proiektu deialdia antolatu du. Hautagaitza aurkezteko azken eguna irailaren 17a izango da eta proiektuaren aukeraketa urriaren 8an.

Publicidad

Poltsiko Antzerkiaren xedea «formatu txikiko eta laburreko antzerkiaren euskarazko sorkuntza» bultzatzea da. Halaber, ekimen honen bidez antzezlanak ekoizten lagundu nahi da eta, azkenik, Poltsiko Antzerki Jaialdiaren programazioaren barruan hautatutako proiektuen emanaldiak antolatu. Hala, trebakuntzaz eta hedapenaz harago, tartean diren sorkuntza eta ekoizpen atalak ere jorratu nahi dira ekimen honen bitartez, «kultur katea bere osotasunean burutuz».

Kategoria bakarra eta orokorra izango dela aurreratu dute antolatzaileek eta mota zein genero guztietako lanak onartuko direla, «baita diziplina artekoak ere». Ildo horretan, aurkeztutako proiektuak «taberna edota bestelako espazio mugatu edo antzekoetara egokitzeko» moduak izatea gomendatu dute.

Proiektuak banaka zein taldeka bidal daitezke eta zenbait baldintza bete beharko dituzte, besteak beste: gutxienez 30 minutu eta gehienez 70 irautea, euskara maila egokia izatea, jatorrizkoak eta estreinatu gabeak izatea, partaideek 16 urtetik gora izatea eta gidoia aurrez idatzia ez egotea.

Proiektuen aukeraketa urriaren 8an jakinaraziko da. Irabazleari 1.500 euro eta finalistari 1.200 emango zaizkio. Horretaz gain, bakoitzak Poltsiko Antzerki Jaialdiaren baitan lau emanaldi eskainiko ditu. Hauengatik 2.500 eta 2.000 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad