Pasaiako Dantza Festibalean parte hartzeko epea, zabalik
Sortzaileek eta dantza konpainiek beraien proposamenak azaroak 29a arte aurkeztu ahal izango dituzte
I. Altuna
Donostia
Sábado, 16 de noviembre 2024, 12:45
Pasaiako Dantza Festibalaren zazpigarren edizioa 2025ko ekainaren 5tik 8ra ospatuko da, eta bertan parte hartu nahi duten sortzaile eta konpainiek zabalik dute data hauetan prest izango dituzten lanak aurkezteko epea. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, proposamen bilketa hau baliagarri izango zaie euskal konpainien egungo egoera era berauen dantza sorkuntza ezberdinak ezagutzeko. Honen arabera osatuko dute jaialdiaren egitaraua.
Publicidad
Euskal Herriko zazpi probintzietako sortzaile nahiz konpainiek bidalitako proposamenak onartuko dira jaialdian. Iraupen motz zein ertaineko piezak izan beharko dira, kalean zein ezohiko espazioetan eskaintzeko sortu direnak. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 29ra arte egongo da zabalik. Horretarako https://pasaiakodantzafestibala.info estekan aurkituko duten inprimakia bete beharko dute.
Haatik dantza taldeak, Pasaiako udalarekin elkarlanean antolatzen duen jaialdiak «parte-hartzaile, parekide eta integratzailea» izateko asmoarekin dihardu lanean. Horretarako, dantza gizarteratzeko eta ikusle berriak erakartzeko, dantza sortzaileen lanak erakusteaz gain, bide ezberdinen bidez dantza herritarrei hurbiltzeko tailer, erakusketa eta hitzaldiak antolatzen ditu.
Azken edizioan hainbat sortzailek eta konpainiek beraien proposamenak aurkeztu zituzten, free style txapelketa bat ere antolatu zen, baita lindy hope topaketa bat edo barra klasikoko erakustaldia, non adin ezberdinetako ikasleek parte hartu zuten. Inguruko dantza eskolen erakustaldia ere egin zen eta Alkartasuna dantza taldeko txikiek eta Iker Murillo Studio 24ko ikasleek, kurtsoan zehar ikasitakoa ikuskizun bilakatu zuten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión