Nerea Ibarzabal, 2021eko Bizkaiko Txapelketako finaleko txapeldun izendatu berritan.
'Udabarria bertsotan'

Ostegunean amaituko da sailkapen fasea Bizkaian

Lau astez izan diren saio bikoitzen ostean jakingo da zein igaroko diren hurrengo fasera

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 24 de mayo 2023, 13:19

Pasa den maiatzaren 4an hasi zen 'Udabarria bertsotan' eta ostegun honetan izango dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko azken bi saioak.

Publicidad

Busturiako kultur etxean izango dira Asier Alcedo, Eneko Aldana, Irune Basagoiti, Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga eta Nagore Beitia. Gaiak ematen arituko da Zihara Jainaga eta epaimahaia Ander Txakartegi, Graxi Arregi eta Jurgi Fuentesek osatuko dute. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu ariko da.

Bestetik, Zallako El Longar Jauregiko Kaperan Ander Aldazabal, Bittor Altubek, Enare Muniategik, Garikoitz Sarriugartek, Iruri Altzerrekak eta Jokin Ansotegik erantzungo diote kantuan Idoia Anzorandiak jarritakoei eta Beñat Romerok, Garazi Mendozak eta Miriam Juaristik puntuatuko dute jarduna. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea ariko da.

Lehiatu diren hiru saioen ostean A multzoko sailkapena honela geratzen da: Aissa Intxausti 203,5 puntu, Iñaki Iturriotz (182), Aitor Arrutia (180.5), Asier Galarza (179), Beñat Bilbao (178 puntu), Igor Galarza (176), Lurdes Ondaro (174), Koldo Gezuraga eta Garazi Navarro (172.5), Jone Larrinaga (170,5), Ander Sarriugarte (167.5), Iker Garitagoitia (166), Julen Ibarguengoitia (163), Ion Barrocal eta Maider Altuna (142,5), Illart Gamuzio (141) Bittor Salterain (134.5) eta Peio Lago (129.5)

Bestetik, B multzokoa honela da orain: Ibai Amillategi (195.5 puntu), Unai Mendiburu (194,5), Mikel Goiriena (193,5), Inazio Vidal (184.5) Araitz Katarain (183), Maite Sarasola (180), Koldo Muñiz (178.5), Peru Vidal (177.5), Peru Irastortza (176), Arkaitz Zipitria (175,5), Iker Uriarte (173.5), Mikel Retolaza (170.5), Imanol Arrutia (160), Naroa Torralba (154.5), Ander Elorriaga (150.5), Bikain Urkiri (145,5), Ana Picallo (141.5) eta Ander Ezeiza (132).

Publicidad

Ohiko moduan, saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, baita saioen egunean aretoetako txarteldegietan bertan ere, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan izango dute eskuragai, eta 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.

Nerea Ibarzabalen txapelaren bila

2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Gorka Pagonabarraga, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Aitor Etxebarriazarraga eta Nerea Ibarzabal aritu ziren kantuan. Azken honek jantzi zuen txapela 874,5 puntu lortuta eta buruz burukoan Jone Uriari (866 puntu) gailenduta.

Publicidad

Orain, ostegun honetan Busturian eta Zallan izango diren azken bi saioen ostean, jakingo da zehazki zein diren bigarren txandara igaroko diren bertsolariak. Hauei batuko zaizkie 2021ean finalaurrekoetan eta finalean kantatu zuten bertsolariak. Azkenik, finala abenduaren 16an Miribillan izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad