Osatu da Bizkaiko Txapelketan parte hartuko duten bertsolarien zerrenda
Amaitu da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Azken saioetan gailendu dira Gorka Pagonabarraga eta Mikel Retolaza
DV
Donostia
Sábado, 26 de septiembre 2020, 15:24
Gorka Pagonabarragak eta Mikel Retolazak irabazi dituzte Zallako eta Derioko bertso saioak, eta horrela, osatu da Bizkaiko Txapelketan parte hartuko dutenen zerrenda; guztira 27 bertsolari pasako dira Udabarria Bertsotan fasetik.
Publicidad
Amaitu da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Gaur jokatu dira azken saio biak. A multzoko saioa Zallan jokatu da, sarrera guztiak zeuden aurrez agortuta. Saioko irabazlea Gorka Pagonabarraga izan da, 189,5 punturekin.
Saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaimahaian Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea egon dira. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.
B multzoko saioa, Derion jokatu da, Gurea aretoan, 18:30ean. Sarrerak agortu dira Derion ere. Saioan Mikel Retolaza nagusitu da, 188,5 puntugaz. Saioan gaiak ematen Olatz Larrinaga Caballero ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxeak. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.
Bizkaiko Txapelketarako zerrenda
Udabarria Bertsotan fasea amaituta, badakigu zeintzuk izango diren Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartuko duten bertsolariak: Udabarria Bertsotanetik sailkatutakoak eta, Txapelketan zuzenean izena emateko eskubidea izan eta parte hartuko dutenak.
Publicidad
Alde batetik, 2018ko finalistak finalaurrekoetako fasean hasiko dira kantuan: Aitor Bizkarra Ruiz, Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas, Etxahun Lekue Etxebarria, Jone Uria Albizuri, Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.
Bestetik, kanporaketetan zuzenean sartzeko aukera daukate 2018an finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek. Hurrengoek eman dute izena: Ander Elortegi Garatea, Arrate Illaro Etxebarria, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Imanol Uria Albizuri, Julen Arzanegi Erezuma, Malen Amenabar Larrañaga, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión