Nafarroako bertso eskoletako ikasleen eta bertsolarien profilak aztertzeko programa

Lakuntzako eta Orozkoko saioetako bertsoaldiak ere ikusgai izango dira

Iker Mendia

Viernes, 19 de septiembre 2025, 12:37

Ekhiñe Zapiainek, Miren Artetxek eta Naroa Barrusok bigarrenaren tesian solte geratu ziren hari mutur batzuk hartu eta tiraka 'Hiztun berriak eta ez hain berriak Nafarroako Bertso Eskoletan' izenburuko ikerketa ondu dute, Nafarroako Gobernuak bertsolaritza ikertzeko eskaintzen duen laguntzarekin. Larunbat honetan Hitzetik Hortzera saioan aletuko du Zapianek. Horretaz gain bertso jarriak eta Lakuntzako eta Orozkoko saioetako bertsoaldiak ere ikusgai izango dira. 21:00etatik aurrera

Publicidad

Besteak beste, Nafarroako bertso eskoletako ikasleen eta bertsolarien profilak zeintzuk diren azalduko du, hizkuntza legitimitateari buruz arituko da, hizkuntzei dagokienean ditugun sinesmenei buruz eta hizkuntza ideologiak bertsolaritzan duen eragina zein den azalduko du, baita ikerketaren ondorioak ere. Zapiainekin solasaldia aprobetxatuz eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa hastear dagoenez, txapelketak herrialdean sortzen duen giroari buruz ere arituko dira programan.

Bigarren kapitulu honetan, nola ez, ez da berritasun nagusietako bat faltako: bertso jarriak. Lehenengo honetan, 'Bertso berriak horma zaharrei jarriak' izeneko sorta eskainiko da, 'Espainian behera' bezala ezagunagoa dena, Xabier Amurizak idatzitakoa 1972an. Bertsoetan Zamorako kartzelako espetxealdia kontatzen du. Programan Ainhoa Sarasuak eta Eñaut Agirrek abestuko dute sorta; musika, iazko denboraldian bezala, Manex Pagolak jarriko du.

Lakuntza eta Orozko

Plazako bertsoak ere astero ikusi eta entzun ahal izaten dira Hitzetik Hortzeran, eta horrela izango da oraingoan ere. Alde batetik, Lakuntzako festetako jaialdiko bertsoak izango dira. Aner Peritz, Onintza Enbeita eta Saats Karasatorre aritu ziren kantuan eta gaiak jartzen Ibai Hernaiz eta Jasone Etxebeste.

Beste alde batetik, Orozkoko festetako bertsoaldiak ere izango dira larunbat honetako programan. Begoñe Olabarriak gidatu zuen saioa eta bertsotan Jon Maia, Nerea Ibarzabal eta Oihana Bartra aritu ziren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad