Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalistak, Nafarroa Arenan.
2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Nafarroa Arenako finala, «goraldiaren ispilu»

Ekhiñe Zapiain, Eki Mateorena, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi, Julio Soto, Saioa Alkaiza, Sarai Robles eta Xabat Illarregi ariko dira kantuan

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 21 de noviembre 2025, 16:01

«Bide emankor» batean ostean, dena prest da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako. Azken hitzordua, txapelduna hautatuko duena, datorren larunbatean azaroak 29 izango da eta ostiral honetan Nafarroa Arenan egin den agerraldian izan dira zortzi bertsolariak: Ekhiñe Zapiain Arlegi, Eki Mateorena Zozaia, Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Sarai Robles Vitas eta Xabat Illarregi Marzol. Antolakuntzatik esan bezala, zortzikoak «argazki berri bat» dakar, «nola belaunaldiartekotasunean, hala genero kopuruari dagokionean». Besteak beste Zapiainek eta Mateorenak lehen aldiz kantatuko baitute finalean eta aretoarentzat ere estreinakoa izango da. Txapela Zaldiko Maldiko elkarteak emango du. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.

Publicidad

«Berretsita geratu da Nafarroako bertsolaritza une gozoan dagoela: bai bertsogintza aldetik, baita zaletu aldetik ere», azaldu du Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak. Hori dela eta, Nafarroa Arenako ataritik barrura egin dute salto, bertan izango baita finala, «lehen aldiz». Izan ere, hala azaldu du Bruñok: «goraldi horrek eman zigun apustu egiteko indarra, eta apustu horren erakusle da finala hemen izatea». Urrats kuantitatibo eta kualitatibo gisa definitu du.

Saioa Onekak gaineratu du, urrats horren ondorio, inoizko finalik jendetsuena izatea espero dutela. Gaurkoan ia zurituta esnatu da Nafarroa, eta eguraldiak horretan eragin dezakeela jakinda ere, baikor agertu dira. Orain arte bildutako bertsozale kopuruak eta sortutako giroak horrela pentsatzeko heldulekuak ematen baititu.

Zaldiko Maldiko, txapel emailea

Txapeldunaz gain, txapel emailea ere izaten da finaleko protagonistetako bat. Eskertza eta aitortza modukoa da txapel emailea izatea, eta Bruñok adierazi duenez, «euskaldunentzat arnasgune izatea, euskal kulturarekin eta bertsolaritzarekin duten harreman estua eta bertsolaritza sustatzeko egindako ekinbide guztiengatik eskerrak eman nahi dizkiogu Zaldiko Maldiko elkarteari».

1981ean sortu zen elkartea, eta urte betera, lehen bertso eskola antolatu zuten Lontxo Aburuzarekin. Ordutik eta gaur egunera arte, bertsolaritzak presentzia izan du elkartean: bertso eskolak, Bardoetako saioak, eskolartekoak, Señora Sariketa eta beste hainbat bertso ekimenen aterpe baita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad