Verde Prato tolosarrak etxean kontzertua eskainiko du igandean DV

Zaldunitari musika jarriko dio Verde Pratok

Artista tolosarrak 'Erromantizismoa' lan berria aurkeztu baino egun gutxi lehenago kontzertu berezia eskainiko du etxean

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 8 de febrero 2024, 11:54

Hiru egun koloretsuren hasiera izango da igandea Tolosan. Inauterien baitan Zaldunitan kaleetan sortzen den giroa beti da berezia eta aurten, eguraldi pattal samarra espero bada ere, ziur lehen ordutik kaleak lepo izango direla. Egitarau oparoaren baitan musikak, nola ez, pisu handia izango du eta txaranga eta karrozez gain hainbat dira programatutako kontzertuak. Izarretako bat izango da Verde Prato txosnetan 18:00etan.

Publicidad

Urtarrila amaitzearekin batera kaleratu zuen 'Maite, nauzu zeharkatu', kantua, otsailaren 14an osorik entzun ahal izango den albumaren lehen aurrerapen singlea. EPa 'Erromantizismoa' deituko da eta hartarako Verde Pratok indarrak batu ditu Bronquio talde andaluziarrarekin, musika elektroniko nazionalaren erreferentearekin. Plan B Recordsetik nabarmendu duten bezala tolosarraren lan berria «desioaz, sedukzioaz, gauean elkarri lotutako bi gorputzez» mintzo da eta hiru abestietan landutako gaiak maitasuna, erotismoa edo adiskidetasuna dira, jada aurrez artistak arrakastaz jorratu dituenak. Album txiki hau Tabakaleran egindako egoitza baten eta iaz Madrilgo Warner Chappellen egindako estudioko lanaren artean sortu da.

Kontzertua

  • Kartela: Verde Prato.

  • Lekua: Tolosako txosnetan.

  • Eguna eta ordua: Igandea, 18:00etan.

  • Sarrerak: Doan.

Kantu berriz gain aurreko bi lanetako abestiak ere eskainiko ditu Verde Pratok, zazpi kantuz osatutako diskoan instrumentazio bakun eta fineko 'Adoretua' eta kontzeptualagoa zen 'Kondaira eder hura'. Estreinako lan horretan Euskal Rock Erradikala eta Euskal Pop Erradikalaren arteko soinu eta kontzeptu jokoa proposatu zuen «euskal kulturaren mugimendu oso ezagun bati keinu» egiteko. Lau kantuz osatutako EP oso pertsonala zen, musika hura «bere eremura» eraman zuelako tolosarrak.

Musika egunero Tolosan

Horretaz gain, igandean beste lau kontzertu izango dira 19:30ean –Laket, Trikoma, Etxepe, DJ EO– eta eguna Gozategik itxiko du Plaza Berrian eskainiko duen zuzenekoarekin. Astelehenean Eider eta Oihan Vega Djaren txanda izango da 17:00etan Alondegi Plazan eta Inauterien musika kontzertuak itxiko dituzte 19:30ean Muxutruk, Debrass Band, Baskbilitx eta DJ Jotatxok.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad